Zagros mendiak
Zagros mendiak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Zard Kuh (en) |
Garaiera | 4.409 m |
Mota | mendikate |
Luzera | 1.500 km |
Zabalera | 300 km |
Azalera | 533.512 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 33°40′N 47°00′E / 33.67°N 47°E |
Honen parte da | Alpetar gerrikoa |
Geologia | |
Material nagusia | arroka sedimentario |
Zagros mendiak[1] (persieraz: رشته كوه زاگرس, kurdueraz: زنجیرهچیاکانی زاگرۆس, lorieraz: کو یه لی زاگروس, arabieraz: جبال زغروس arameraz: ܛܘܪ ܙܪܓܣ) Mendebaldeko Asiako mendikatea da, Iran, Irakeko Kurdistan eta Turkiaren hego-ekialdea zeharkatzen dituena. Ipar mendebaldetik hego-ekialdera 1.500 kilometro luze da eta Zard Kuh mendian du gailurra (4.548 m). Herri kurduaren bizileku garrantzitsuena da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru parte bereizten dira, orografiari dagokionez: ipar-mendebaldea, failek eta beste higidura tektonikoek sortutako sumendi konoez osatua; erdialdea, elkarren ondoan eratutako mendikateek sortutako ibar sakonek osatua, eta hego-ekialdea, lurralde elkorrena, harkaitzez eta hareazko muinoez osatua.
Eurasiar eta Arabiar plaken arteko talkaz sortu zen mendikatea, aurretik zeuden arroka sedimentarioen tolesduraz. Higadurak arroka bigunenak kendu zituen, kareharria eta dolomita utziz. Gatz domoak eta gatz glaziarrrak ohikoak dira, eta hauen azpian petrolioa izan ohi da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/2/14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).