Yolanda Jubeto Ruiz
Yolanda Jubeto Ruiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sestao, 1962 (61/62 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Yolanda Jubeto Ruiz (Sestao, Bizkaia, 1962) ekonomialari feminista da, aurrekontu publikoei buruzko esperientziak genero ikuspegiarekin aztertzen eta emakumeen lan-parte hartzearen ereduak ikertzen aditua, bai eta Latinoamerikako eta Saharako herrialdeetako Giza Garapenaren arloan ere.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekonomia Doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV / EHU), genero ikuspegidun aurrekontuei buruzko doktorego tesiarekin.[2] 1999tik (UPV / EHU) Ekonomia Aplikatuko Saileko irakaslea da.[3]
Garapenaren Ekonomiari eta Ekonomia Feministari buruzko gaiak irakatsi ditu, Ekonomia Graduan zein master desberdinetan. 2006az geroztik, Europako Nazioarteko Ekonomia Feministak Elkarteko eta Europako Genero Aurrekontuen Sareko kide da (Association for Feminist Economics eta European Gender Budgeting Network); HEGOA Institutuko kide ere bada.[4] Udako Euskal Unibertsitateko bazkide da, Ekonomia Sailean. Hori dela eta, Euskal Herriko Ekonomia irakaskuntzan aritu izan da batez ere, erakunde honek antolatutako ikastaroetan. [5]
Ikuspegi feministetatik eginiko praktika ekonomikoak ezarri ditu lankidetza sareak sustatuz. Bere lanen artean lan-denbora eta bizitzaren antolamenduarekin lotutako gaiak daude; lan mota desberdinen arteko elkarrekintzak eta harremanak; horien neurketa eta balorazioa, baita politika ekonomikoaren ustezko neutraltasuna eta baita globalizazio ekonomikoaren prozesuan sortzen diren erronkak ere.[6] Bere planteamendu eta analisi nagusietan proposatzen du ekonomia feminista ekonomia ortodoxoaren aurkari gisa, erakutsiz sistema ekonomikoak ez lukeela berdin funtzionatuko jarduera asko, emakumeek ikusezinik eginda, diru-merkatuaren zirkuituetatik kanpo garatuko ez balira. Horrela, ekonomia feministak merkatua analisiaren erdigunetik kenduko lukeela agertzen du eta bizitzaren iraunkortasuna eta erreprodukzio sozialaren garrantzia bezalako gaietara irekit. Gainera, euskal administrazio publikoekin lankidetzan aritu izan da genero ikuspegitik aztertuz aurrekontu publikoen zenbait diru-partidaren eragina, lehendik dauden diskriminazio egoerak aldatzen laguntzen duten ala ez zehazteko, justiziaren aurrerapen sozialari begira emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren ikuspegitik gobernu ezberdinek garatzen dituzten politika publiko guztiak eraldatzeko.[5] [7] [8] [9]
2015ean EH Bilduren zerrendetan aurkeztu zen Bilboko Udal Hauteskundeetarako eta Espainiako Senaturako hautagai.[10][11][12]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2018, "Aurrekontuak genero ikuspegiarekin: politika publikoan ekitatea lantzeko funtsezko tresna" [13]
- 2017, "Aurrekontuen analisia genero ikuspegiarekin: ekitate sozioekonomikoa aurrera egiteko funtsezko tresna feminista" [14]
- 2014 "Bizitzaren iraunkortasuna: ekonomia solidario, feminista eta ekologikoan oinarrituz eginiko ekarpenak" [15]
- 2014, "Ekonomia solidarioa eraikitzen feminismotik eta gaitasunen ikuspegitik".[16]
- 2012, "Generoari eta garapenari buruzko gogoetak".[17]
- 2011, "Tokiko Giza Garapena: genero ekitatetik ekarpenak". [18]
- 2011, Tokiko Giza Garapena, genero berdintasuna eta hamarkada bateko euskal lankidetzaren parte-hartzea. Ekuador, Guatemala, Peru eta SADR kasuak: 1998-2008. [19]
- 2011, "Emakumeen lan-parte-hartzearen eredu aniztasuna 27-EBn". [20]
- 2008, "Ordaindutako zaintza lanen inguruko hausnarketa"[21]
- 2008, "Genero ikuspegia duten aurrekontuak: berdintasunarekiko konpromiso feminista politika publikoetan". [22]
- 2007, "Europako esperientziak aurrekontuetan genero ikuspegiarekin: berrikuspen kritikoa." [23].
- 2007, "Aurrekontu publikoek sexurik ote dute? Genero-aurrekontuen osagai eta erronka nagusiak"[24]
- 2005, "Ekonomia Feministari Buruzko Batzarra Aktak". [6]
- 2000, "Emakumeok, zientzia eta teknologia." [25]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Yolanda Jubeto: “Los vínculos con la élite económica condicionan las medidas del PSOE”» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Jubeto Ruiz, Yolanda. «Los presupuestos públicos con enfoque de género instrumento de análisis de la política económica desde la perspectiva feminista.» (pdf) Tesia, 2007.
- ↑ «Yolanda Jubeto» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
- ↑ Jubeto, Yolanda. «Directorio de Hegoa» www.hegoa.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
- ↑ a b «Solasaldiak - Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Mertxe Larrañaga / Yolanda Jubeto, -2017/10/04-Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Mertxe Larrañaga / Yolanda Jubeto» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
- ↑ a b Mercedes Larrañaga Sarriegui, Yolanda Jubeto Ruiz. Ekonomia Feministari Buruzko Batzarra Aktak. .
- ↑ Jubeto, Yolanda. Los presupuestos con enfoque de género: una apuesta feminista a favor de la equidad en las políticas públicas. Lan koadernoak 43, Hegoa. .
- ↑ «La economía feminista desnuda al capitalismo» Ameco Press 2014-06-24 (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dossieres EsF nº29 Primavera 2018 Economía Feminista: visibilizar lo invisible» Socioeco.org 2018-04-01 (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lista completa de EH Bildu a la Alcaldía de Bilbao» El Correo 2015-04-28 (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Seguridad, Gobierno Vasco Departamento de; Saila, Eusko Jaurlaritza Segurtasun. «Elecciones Senado 2015. Candidaturas Bizkaia» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) «EH Bildu presenta a candidatos que traerán 'el billete a la libertad'» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
- ↑ Ruiz, Yolanda Jubeto. (2018). «Los presupuestos con perspectiva de género: instrumento crucial para trabajar la equidad en la política pública» Dossieres EsF (29 (Primavera 2018)): 34–37. ISSN 2603-848X. (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
- ↑ EKONOMIAZ, nº 91: ECONOMÍA FEMINISTA: ENFOQUES Y PROPUESTAS - Economía Crítica y Crítica de la Economía. (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
- ↑ Sostenibilidad de la vida : aportaciones desde la economía solidaria, feminista y ecológica = Bizitzaren iraunkortasuna : ekonomia solidario, feminista eta ekologikoan oinarrituz eginiko ekarpenak. Reas Euskadi D.L. 2014 ISBN 978-84-941387-7-5. PMC 911115414. (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
- ↑ Sarriegui, Mercedes Larrañaga; Ruiz, Yolanda Jubeto. (2014). «Ekonomia solidarioa eraikitzen feminismotik eta gaitasunen ikuspegitik» Revista vasca de economía social = Gizarte ekonomiaren euskal aldizkaria (Extra 0): 35–59. ISSN 1698-7446. (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
- ↑ Reflexiones entorno a Género y Desarrollo, 2012. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Larrañaga, Mertxe; Ruiz, Yolanda Jubeto. (2011-11-01). «El Desarrollo Humano Local: aportes desde la Equidad de Género» Cuadernos de Trabajo Hegoa 0 (56) ISSN 2340-3187. (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Villaba, Unai; Larrañaga, Mertxe; Ruiz, Yolanda Jubeto. (2011-06-12). «Análisis sobre Desarrollo Humano Local, equidad de género y participación de una década de Cooperación Vasca. Los casos de Ecuador, Guatemala, Perú y la RASD: 1998-2008» Cuadernos de Trabajo Hegoa 0 (55) ISSN 2340-3187. (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sarriegui, Mertxe Larrañaga; Ruiz, Yolanda Jubeto; Barredo, M. ª Luz de la Cal. (2012-05-09). «La diversidad de los modelos de participación laboral de las mujeres en la UE-27» Lan Harremanak - Revista de Relaciones Laborales 0 (25) ISSN 2444-5819. (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
- ↑ Sarriegui, Mercedes Larrañaga; Ruiz, Yolanda Jubeto. (2008). «Ordaindutako zaintza lanen inguruko hausnarketa: EAEko kasua» Lan harremanak: Revista de relaciones laborales (18): 117–136. ISSN 1575-7048. (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
- ↑ «Hegoa::Publicaciones::Los presupuestos con enfoque de género : Una apuesta feminista a favor de la equidad en las políticas públicas» publicaciones.hegoa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
- ↑ Ruiz, Yolanda Jubeto. (2007). «Experiencias europeas en presupuestos con enfoque de género: una revisión crítica» Aequalitas: Revista jurídica de igualdad de oportunidades entre mujeres y hombres (21): 6–24. ISSN 1575-3379. (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
- ↑ Ruiz, Yolanda Jubeto. (2007). «Aurrekontu publikoek sexurik ote dute? Genero-aurrekontuen osagai eta erronka nagusiak» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (61): 25–44. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
- ↑ Ruiz, Yolanda Jubeto. (2000). «Emakumeok, zientzia eta teknologia» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (33): 3–19. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- [EU] Yolanda Jubeto: "Ekonomia sozial eraldatzailea" [Bideoa, 2014]
- EntreNos martxoa 8_ sobre los cuidados [Bideoa, 2019] Txefi Roco, Amaia Pérez Orozco, Yayo Herrero, Liz Quintana, Bego Zabala y Yolanda Jubeto.
- [ES] "Bakearen, Euskal Konpainiaren eta Giza Eskubideen II. Laborategia" Yolanda Jubeto [Bideoa, 2018]
- [ES]"Aurrekontuen analisia genero ikuspegitik" Dra. Yolanda Jubeto [Bideoa, 2013]
- [ES]"Ekonomia feminista: ezinbesteko tresna gizarte justuago eta solidarioago baterako" Yolanda Jubeto (EHU-UPV) [Bideoa, 2012]
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Yolanda Jubeto Ruiz |