Westburyko zaldi zuria
Westburyko zaldi zuria | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Hego-mendebaldeko Ingalaterra |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Wiltshire |
Ingalaterrako autoritate unitarioaren eremua | Wiltshire |
Herrixka | Bratton (Wiltshire) |
Koordenatuak | 51°15′49″N 2°08′49″W / 51.263611111111°N 2.1469444444444°W |
Historia eta erabilera | |
Jabea | English Heritage |
Kudeatzailea | English Heritage |
Kolorea | ██ zuri |
Webgune ofiziala | |
Westburyko zaldi zuria 55 m-altuko eta 52 m-ko zabaleko geoglifoa da, Wiltshiren (Ingalaterra). Eskualdean grabatutako zenbait zaldi zuriren artean zaharrena da.[1]
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Salisbury Plain ordokiaren maldan dago, Westburytik 2,4 km ekialdera, Bratton Downsen ertzean, eta Neolitoko muino gotortu baten azpiko aldean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Westburyko zaldi zuriaren jatorria iluna da.[1] Askotan esaten da Alfredo Handiak 878. urtean irabazitako Ethandun-go bataila ospatzeko grabatu zela. Hori posible bada ere, ez dago legenda horren arrastorik XVIII. mendea baino lehen.
Beste irudi bat, Uffingtongo zaldi zuria, Alfredo Handiaren gaztaroarekin lotzen da. Izan ere, errge hau Vale of White Horse delakoan jaio zen, Uffingtonetik gertu, Oxfordshiren. Westburykoa ez bezala, zaldi hau bai dago dokumentatua: XI. mendeko dokumentuak daude Uffingtongo "zaldi zuriaren muinoa" aipatuz (mons albi equi). Arkeologia ikerketek Uffingtongo Zaldi Zuria Brontze Aroan kokatu dute, nahiz eta ez dagoen argi hasieran zaldi itxura ote zuen.
Erdi Aroko saxoi kontinentalek zaldi bakarreko zutoihal bat erabiltzen zutela uste da. Hengist eta Horsa gudari saxoiek ere (legendaren arabera, Anglo-Saxoni inbaditzaileak Ingalaterrara ekarri zituztenak) zaldi zuriaren bandera pean borrokatu zirela esaten da. Kenteko konderriak ere irudi heraldikotzat hartu zuen.
XVIII. mendean, Britainia Handiko errege-familia berriak (Hannover etxekoak) zaldi zuria ikurtzat hartu zuen. Westburyko zaldi zuria testuinguru horretan grabatu zitekeen, errege-etxe protestante berriarekiko leialtasun-sinbolo gisa.
Izan ere, oraingo zaldia 1778an egin zuten; ustez aurretik zegoen beste irudi bat ordezkatuz. 1760ko hamarkadako grabatu batek beste zaldi bat irudikatzen du, kontrako norabidean begira, egungo irudia baino txikixeagoa. Hala ere, ez dago dokumentaziorik edo bestelako frogarik Westburyn zaldi bat zegoenik esaten duena, 1742 baino lehenago.
Historia berria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1873an zaldia pixkanaka deformatzen ari zela ikusi zen, eta batzorde batek birmoldatu egin zuen. Ondoren, harri handiak gehitu zitzaizkion perimetro osoari, berriro deformatzea saihesteko.[2]
1950eko hamarkadan, Westbury Urban District Council zaldia zementuz estali zen, itxuraz, epe luzeko mantentze-kostuak murrizteko. Denborarekin, zementua gris bihurtu zen; 1993an, garbiketa osoa egin zitzaion.[3][4]
2003an, Irakeko Gerraren aurkako protestetan, zaldiari "Stop This War" grafitia pintatu zioten. Garbiketaren ostean, ordurako gristuta zegoen zaldiari zerrenda zuri horizontal bat geratu zitzaion; 2006an konpondu zuten.
2010eko uztailean bandalismo eraso bat izan zuen, lepoan "wonkey" hitza margotuz.[5] Konponketetan zaldia berriro kolore ezberdinetan gelditu zen; 2012an garbitu zuten,[6] Isabel II erreginaren ospakizun batekin.[7]
Folklorea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kondairaren arabera, Brattoneko elizako erlojua gauerdian entzuten denean, zaldi zuria Bridewell Springsen iturrietara edatera jaisten da, muinoaren oinean.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b The Westbury or Bratton white horse
- ↑ The Westbury or Bratton white horse at wiltshirewhitehorses.org.uk, accessed 10 October 2016
- ↑ http://wiltshirewhitehorses.org.u[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «BBC - Wiltshire - In Pictures: Westbury White Horse Lit» bbc.co.uk.
- ↑ [1]
- ↑ «Westbury white horse to be cleaned for Queen's Jubilee» BBC News 7 March 2012.
- ↑ «Westbury's greying hillside white horse to be repainted» BBC News 5 May 2012.
- ↑ Wiltshire White Horses. .