Vita Andersen
Vita Andersen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kopenhage, 1942ko urriaren 29a |
Herrialdea | Danimarka |
Heriotza | 2021eko uztailaren 20a (78 urte) |
Familia | |
Aita | Aage Neutzsky-Wulff |
Ezkontidea(k) | Mogens Camre |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | daniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta poeta |
Jasotako sariak | ikusi
|
Vita Andersen (Kopenhage, Danimarka, 1944ko urriaren 29a - 2021eko uztailaren 20a) daniar idazlea izan zen.
Europako iparraldeko egungo emakume idazleen ordezkari berezia da. Haurtzaroan askotan sartu zuten gizarte arazoak dituzten haurrentzako babes-etxeetan, eta haren idazlanetan islatzen zen horren eragina. 1970eko hamarkadan hasi zen bere idatziak argitaratzen eta ia berehala erakarri zuen irakurlegoa, oso era xumean deskribatzen baitzituen barne-barneko esparruak eta gizonaren eta emakumearen arteko gatazka.
Bere emakumezko ikuspegian, haurtzaroko, familiako eta beste zenbait barne arazo, egoera politiko eta sozialarekin loturik daudela salatzen zuen Andersenek; arazoak konpondu nahi badira, beraz, aitortu eta onartu egin behar dira, eta horretarako behar-beharrezkoa da argitara ematea. Ikuspuntu hauek guztiak, bere lanik onenetakotzat jotzen den Eduki mokoa itxita eta izan emakume ederra (1978) obran agertzen dira.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tryghedsnarkomaner (1977)
- Hold kæft og vær smuk (1978)
- Næste kærlighed eller Laila og de andre (1978)
- Elsk mig (1980)
- Det er bare ærgerligt (1981)
- Kannibalerne (1982)
- Hva'for en hånd vil du ha
- Petruskas laksko (1989)
- Sebastians kærlighed (1992)
- Coco (1997)
- Get a life (2003)
- Anna Zoe (2006)
- Sig det ikke til nogen (2012)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-07-07 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.