Edukira joan

Vassilakis Takis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vassilakis Takis

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakΠαναγιώτης Βασιλάκης
JaiotzaAtenas1925eko urriaren 29a
Herrialdea Frantzia
 Grezia  (1925 -  1935)
 Greziako Erresuma  (1935 -  1973)
Third Hellenic Republic  (1974 -  2019)
BizilekuaParis
HeriotzaAtenas2019ko abuztuaren 9a (93 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgreziera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, marrazkilaria eta bitxi diseinatzailea
Lantokia(k)Paris
Atenas
Paris
Massachusetts eta Grezia
Lan nabarmenak
KidetzaUnited Panhellenic Organization of Youth (en) Itzuli
Art Workers' Coalition (en) Itzuli
Izengoitia(k)Takis, Vassilakis; Basilakēs, Panagiōtēs; Vassilakis, Danayotis; Vassilakis, Danayotis
Genero artistikoaArte zinetikoa

Musicbrainz: 30e1accf-486b-46e7-b01d-defed8a3cb32 Edit the value on Wikidata

Vassilakis Takis (grezieraz: Βασιλάκης Παναγιώτης Τάκης; Atenas, 1925eko urriaren 25a - ibidem, 2019ko abuztuaren 9a) greziar eskultorea izan zen, arte zinetikoa landu zuena.

Greziar artisauek harria lantzeko zuten teknika ikasi zuen. Takisen lehenengo lanek Zikladetako artea ekartzen dute gogora, eta baita Giacomettiren pertsonaia filiformeak ere. 1954an Parisa joan zen bizitzera, eta, urte horretatik aurrera, Seinaleak saila osatu zuen, lan mugikorrak eta bertikalak. 1957an erakutsi zituen lan horiek, Montparnasseko eta Saint-Germain-des-Présko espaloietan, su-festekin batera.

1961ean Estafilades argitaratu zuen Frantzian. Lan horretan, Atenasko auzo txiroenetan gaztetan bizi izan zituen esperientziak kontatzen ditu. 1961ean, halaber, Télélumières eskultura saila erakutsi zuen. Indar magnetikoak erabiltzen dituzten lanak, 1960-1990 bitartean sortuak, 1990ean aurkeztu ziren Parisko J.G.M Galerian. 1969an, Eskultura hidromagnetikoak saila osatu zuen. Argi-seinaleak sail berri bat egin zuen 1990ean Parisko Défenseko Arku Handirako. Pintura magnetikoak edo Telepinturak (1962-1972) sailean, kono metalikoak, antenak, diskoak, kolore bakarrean margotutako ehunetik oso tarte txikira jartzen ditu, eta, era horretan, objektu horien itzala proiektatu egiten da.

1965-1966 bitartean, musika-tresna batzuk asmatu zituen, Teleeskultura musikalak, gitarra elektroniko modukoak. 1968an Hydrodynamics sortu zuen: uretan zegoen makina bat zen, itsasoko uhinak elektrizitate bihurtzen zituena. 1986an musika, dantza, erotismoa eta argia bildu zituen erakusketa batean. 1981ean, bestalde, Georges Pompidou Zentroan gune bat sortu zuen, zeinetan Teleargiak gizonak zuzentzen ez duen orkestra erraldoi baten buruan zeuden, eta 1983an, Sofoklesen Elektra laneko dekoratuak egin zituen.