Edukira joan

Vanessa-Mae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vanessa-Mae

(2014)
Bizitza
JaiotzaSingapur1978ko urriaren 27a (46 urte)
Herrialdea Thailandia
 Erresuma Batua
 Singapur
BizilekuaZermatt
Hezkuntza
HeziketaFrancis Holland School (en) Itzuli
Royal College of Music
Central Conservatory of Music (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiolin-jotzailea, eskiatzaile alpinoa eta musikagilea
Pisua55 kilogramo
Altuera158 zentimetro
Genero artistikoatechnoa
pop musika
musika klasikoa
Musika instrumentuaPop, Lock & Drop It (en) Itzuli
DiskoetxeaSony Music
Virgin Records
EMI
Sony BMG
Sony Classical

vanessa-mae.com eta vanessamae.com
IMDB: nm0535316 Facebook: vanessamaeofficial Instagram: vanessamaemusic Spotify: 1XucD9urBtUadfCNvZc4Pp Last fm: Vanessa-Mae Musicbrainz: c75d637d-bcca-4123-9ffa-fab3c01be71a Songkick: 131680 Discogs: 24218 Allmusic: mn0000838847 Deezer: 211335 Edit the value on Wikidata

Vanessa-Mae Vanakorn Nicholson, Vanessa Mae bezala ezaguna (txinera tradizionalez: 陈美; pinyinez: Chén měi); (Singapur, 1978ko urriaren 27a - ) musika klasikoa jotzen duen biolinista da. Famatua egin da hainbat motatako musika nahasten dituelako, pop, jazz, techno... eta beste hainbat musika mota, musika klasikoarekin konbinatzen ditu. Nazioarteko ospea eman zion pieza “The Violin Payer” izan zen. (1994).

Lehenengo urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ama abokatua eta pianista txinatarra da, Pamela Soei Luang Tan deitutakoa. Bere aita, hoteleko enpresari thailandiarra da, Vorapong Vanakorn deitutakoa. Vanessa Maek Chen Mei Vanakorn izena zeukan jaiotze izen bezala.

Musika entzun zuen lehen aldia, pianoaz aparte, Singapurreko lorategi batean izan zen. Bere gurasoak dibortziatu eta gero, 4 urte zituenean bere amarekin eta senar berriarekin Londresera bizitzera joan zen.

Kensingtonen etxean egon zenean, Grahan Nicholson izeneko gizon batek Vanessa adoptatu zuen eta bere abizena eman zion. Jaio zenetik 5 urtetara, pianoa bakarrik jotzeko gai zen, baina bere aitaordeak biolin eta dantza klasiko klaseetara apuntatu zuen. Nicholson, abokatua izateaz aparte, biolinista ere bazen, eta bere alabak biolina jotzea nahi zuen. Horrela hasi egin zen Vanessak biolina jotzen, nahiz eta eskolan biolina jotzea joko bat bezala hartu.

Francis Holland eskolan ikasi zuen eta kontzertuetan eta operetan bere gurasoekin parte hartu zuen. Bere teknika hobetzeko gurasoek Txina Zentraleko Kontserbatoriora eraman zuten, eta Pekinen biolineko klaseak jaso zituen Sr. Lin Yao Ji. irakaslearekin.

Gainera, mandarinera ikasi zuen eta lan batzuk egin zituen Londreseko eskolarako. 10 urte zituenean, gurasoek oso garestia zen biolina bat erosi zioten Giuseppe Guadagnini italiar luthierrak fabrikatutakoa, 1761an.

Beste aldetik, bere lehen kontzertua bakarlari bezala Londreseko Orkestra Filarmonikoan izan zuen hamaika urte zituenenean, Royal College of Musikeko zuzendariak bere talentua ikusita, Vanessari Félix Andrievsky irakaslearekin klaseak hartzea lortu zuen. 1991an, 12 urterekin, nazioarteko bira bat hasi zuen “London Mozart Players” taldearekin, "Mozart Bicentennial Tour" izenekoa. Horretaz aparte, 3 grabaketak egin zituen: "Violin", "Kids Classics" eta "Tchaikovsky & Beethoven violin Concertos".

Bere amak Vanessa ordezkatu zuen (1999 urteraino) manager, produktorea, pianista laguntzaile eta aholkuari bezala. 1992an, 14 urterekin, Royal College of Music-en amaitu zituen ikasketak eta bi urte geroago, 16 urterekin, EMI Music diskoetxearekin kontratu bat sinatu zuen musika klasikoa eta musika pop nahasita jotzeko.