Urrezko zekorra
Urrezko zekorra (hebreeraz: עֵגֶּל הַזָהָב ‘ēggel hazāhāv) idolo bat da, Bibliaren arabera, hebraiarrek gurtutako jainko faltsu bat.
Moises Sinai mendian egon zen berrogei egun eta beste hainbeste gauez, eta, denbora horretan, Yahvek, harrizko bi taulatan idatziak, hamar manamenduak eman zizkion. Moises berandutzen ari zela ikustean, herriak, Aaron Moisesen anaiari "geure aurretik doazen jainkoak" egitea eskatu zion. Aaronek onartu egiten du, eta, guztiek gainean daramatzaten bitxien materialaz, urreaz, urrezko zekor bat moldatzen dute.
Hebraitarrek, idolo berria gurtu eta sakrifizioak eskaintzen dizkiote, Moisesek, itzuli eta bere herritarrak urrezko zekorra gurtzen ari zirela ikusirik, legearen taulak hausten dituen arte. Ondoren, zekorra deusezten du, literalki, hauts bihurtzen du, eta uretan sakabanatzen du, non igeri egiten duen, ondoren, hebraitarrei, ur hori edanaraziz.
Beranduago, mendira igo zen berriz, eta Jainkoari, herriari barkatzeko eta berarekin aliantza sinatzeko eskatu zion. Orduan, jainkoak, Moisesi, harrizko bi taula berdin hartzeko eskatu zion, eta, bertan, aliantzaren hamar hitzak idazteko esan zion.
Urrezko zekorraren gurtza, Apis edo Hathor jainko egiptoarrekin nahastua egon daiteke. Azken hau, behi bezala, edo behi adardun emakume bezala irudikatzen zen. Hebraitar eta beste semitar batzuen artean, Ashera bezala ezagutua izan zen, eta, idumearren artean, Jainkoaren emaztetzat hartzen zen, hebraitarrak eurak, idumearrei Israelgo jainko bera banatzea onartzen zieten: El. Kanaandar panteoia, antzina, El jainkoaren osotasunean konplexuagoa izan dela dirudi, Israelek baztertuko zuena monoteismo baten alde.
Israeldarrek, maitasunaren eta ugalkortasunaren jainkosa baketsu honi erreferentzia egiteko erabiltzen duten tratamendu iraingarria, bereziki salataria da.
Kristau tradizioak, zekorra deabruarekin identifikatzen du, bere gurtza idolatria prototipo bat delarik.