Edukira joan

Udaberri isila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Udaberri isila
Udaberri isila lanaren euskarazko edizioaren azala
Jatorria
Egilea(k)Rachel Carson
Argitaratze-data1962
IzenburuaSilent Spring
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaHoughton Mifflin Harcourt
Honen izena daramaudaberri eta Isiltasuna
Ezaugarriak
Genero artistikoasaiakera
Hizkuntzaestatubatuar ingelesa
Argumentu nagusiaingurumena eta DDTa

Udaberri isila (ingelesez: Silent Spring) Rachel Carsonen ingurumen-zientzien alorreko liburua da. 1962ko irailaren 27an argitaratu zen liburua lehen aldiz, eta DDTak, erabilpen oso zabaleko intsektizidak, neurririk gabe erabiltzeak ingurumenean eragindako kaltea dokumentatu zuen. Carsonek industria kimikoari desinformazioa zabaltzea leporatu zion, eta funtzionario publikoei, berriz, industriaren marketin erreklamazioak ezbairik gabe onartzea[1].

Carson 1950eko hamarkadan ingurumen-arazoei buruz ikertzen hasi zen, batez ere pestizida sintetikoek eragiten zituztenei buruz. Ikerketaren emaitza Udaberri isila obra izan zen, zeinak AEBetako iritzi publikoari ingurumen-kezka piztu zioni.

Liburuak enpresa kimikoen aurkakotasun bortitz batekin egin zuen topo, baina iritzi publikoa astindu zuen eta AEBen pestizidei buruzko politika aldaraztea ekarri zuen, besteak beste, DDTa debekatzea nekazaritzan erabiltzeko. Halaber, AEBetako Ingurumenaren Babeserako Agentzia (EPA) sortzera eraman zuen bulkada eragin zuen.

2006an, Udaberri isila inoizko 25 liburu zientifiko handienetako bat izendatu zuten Discover aldizkariko editoreek[2].

Euskarazko lehen edizioa 2007an egin zuen Klasikoak bildumak[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Etxebeste Aduriz, Egoitz. (2023-06-01). Rachel Carson: Krisi ekologikoaren lehen notak. Zientzia.eus.
  2. (Ingelesez) «25 Greatest Science Books of All Time» Discover Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
  3. Carson, Rachel (itzultzailea: Lurdes Rada). (2007). Udaberri isila. Bilbo: Klasikoak ISBN 84-96455-21-1..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]