Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sammuramat

👶
Jaiotza
K.a. IX. mendea
💀
Heriotza
K.a. VIII. mendea
🔨
Lanbidea
ezkontide
📷
Sammuramat erreginari buruzko marrazki modernoa.

Sammuramat Asiriako inperioko erregina ezaguna izan zen, duela 2.800 urte inguru bizi izan zena.

Shamshi-Adad V.a erregearen emaztea zen eta senarra hil ondoren Sammuramatek agindu zuen Asirian, haien semea oraindik txikia zelako. Adad-nirari III semea errege bihurtu zenean ere Sammuramatek botere handia mantendu zuen.

Emakume gerlaria zen eta kanpaina militar asko egin zituen. Horri esker inperioa asko zabaltzea lortu zuen.

Hain famatua izan zen hil ondoren jainkosa bihurtu zutela. Semiramis izena eman zioten orduan eta kondaira asko asmatu zituzten. Babiloniarrek esaten zuten Babiloniako lorategi esekiak egiten lagundu zuela, baina ziurrenik ez da egia izango