👶 Jaiotza 1976ko irailaren 22a Itaguaí |
🔨 Lanbidea futbolari |
📷 Argazkiak ikusi |
Ronaldo Luiz Nazário (Río de Janeiro (Brasil) 1976 irailaren 22) jaiotako futbolako jokalari profesionala ian zen eta aurrelari bezala jokatu zuen. Futbolera jolasten hasi zenean legenda bat zela esaten zen. Horretaz gain, golak sartzeko oso ona zen.
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cruzeiro E. C. 1992-94 urteetan
P. S. V. 1994-96 urteetan
F. C. Barcelona 1996-97 urteetan
F. C. Internazionale Milan 1997-02 urteetan
Real Madrid C. F. 2002-07 urteetan
A. C. Milan 2007-08 urteetan
S. C. Corinthians 2009-11 urteetan
Sariak eta lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bera, futbol jokalari profesionala izan ondoren, Valladolideko futbol klubaren presidente kargua hartu zuen.
Arrakasta handia lortu zuen bere ibilbidean zehar. 1994ko eta 2002ko Munduko Futbol Txapelketak irabazi zituen Brasil selekzioarekin, eta 1998an finalera iritsi zen. FIFAko Urteko Munduko Futbolariaren Saria hiru alditan eman diote: 1996an, 1997an eta 2002an. Guztira 343 partido jokatu zituen.
Jokalari honek 2 urrezko baloi irabazi ditu bere ibilbide osoan.
Ronaldo Nazariok bi Urrezko Baloi ditu, 1997an lortutakoa. Sari preziatua lortu duen lehen jokalari ez-europarra izan da, Pedja Mijatovi, Zinedine Zidane , Roberto Carlos eta Oliver Kahnen aurretik 2002an lortutakoa gainditu zuen. [1]