Txikipedia:Pisces (konstelazioa)
Pisces (Konstelazioa) edo arrainak (latinez puppis), astrologiako 12. zeinua da eta espazioko zodiako konstelazio handietako bat da.
Konstelazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konstelazioa 20 izarrez osatua dago, izar distiratsuena Alrisha Piscium da. Piscisen ekialdean Aries konstelazioa dago eta mendebaldean Aquarius. Esne bidetik 2,51 miloi argi urtetara dago eta zeinu horretan bi arrain agertzen dira, Cancer eta Scorpius bezala ura elementuari dagozkio.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]II. mendean, Klaudio Ptolomeo astrologo grekoak aurkitu zuen Pisces konstelazioa. Eratosen Astronomoak esan zuenez, Derceto Asiriar jainkosarekin du zerikusia, Afroditaren alabatzat hartua eta erdi emakume erdi arraina zena. Kondairak dio, gau batean jainkosa aintzira baten inguruan zebilela, bere bidea ondo begiratu ez izanagatik, uretara erori zela eta arrain handi batek bere bizitza salbatu zuen, horregatik piscisen pertsonaia arrai bat da.
Astrologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astrologia aztertuz, esaten da piscis diren pertsonak, gemini eta libraren lagunak direla eta aries eta acuario piscesen etsaiak direla. Otsailaren 19tik Martxoak 20ra jaiotako pertsonak, pisces kontsideratzen dira. Piscis pertsonak lasaiak, pazientzia dutenak eta atseginak dira. Besteen sentimenduekiko sentikorrak dira eta sinpatiaz eta ukituz erantzuten diete inguruko pertsonen sufrimenduari. Gainera, oso maitatuak dira, izaera atsegina, maitagarria eta jatorra dutelako. [1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Pisces (konstelazioa). 2022-10-18 (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).