Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ophiuraren ahoa

Ophiura Ophiura Ozeano Atlantikoaren ipar ekialdean bizi den itsas izarraren familiako animalia ornogabea da.

Ophiura Ophiura da bere izen zientifikoa. Latinezko ophiurus hitzetik dator, óphis, “sugea” eta ourá, “buztana” esan nahi du. Ofiuraren besoek sugeen buztanen itxura dutelako deitu diote horrela.

35 mm neurtzen duen borobila dute erdialdean eta bertatik bost beso fin ateratzen zaizkio. Kolore marroi-gorrixka du goiko aldean eta azpialdean zurixka. Besoek arantza txiki ugari dituzte, eta besoen bitartez mugitzen dira. Erdialdeko borobilean ahoa dute.

Ophiura ophiura.

Ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdeko itsasoetan bizi da. Ophiura Norvegia eta Islandiatik agertu zen.

Itsas zizareak, krustazeoak, bibalbioak jaten dituzte batez ere.

   Ba al dakizu   
Istripuz edo harrapari baten erasoaren ondorioz beso bat galdu dezake, baina berriz sortzeko gaitasuna du.

Udan izaten da ugalketa garaia, arrautzen bidez.