Itxura
Mandarina garrazki espezietako fruitu bat da, mandarinondo zuhaitzekoa. Hesperidio familiako fruitua da, eta bere bulba zukudun lakain ugariz osatua dago, eta C bitamina dauka.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laranja fruituaren antza gehien duen garrazkia da. Laranja baina txikiagoa da eta zaporetsuagoa. Mandarina-azala kentzeko errazagoa izaten da, gainera proportzioan laranjak baina pitin bat azidotasun gutxiago eta azukre kopuru handiagoa du.
Munduan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asian jatorria du, eta bere izena antzinako Txinako mandarin funtzionarioen jantzi koloretsuei zor diola uste da. Gaur egun munduko mandarina ekoizle handienak Txina, Espainia, Brasil, Japonia eta Maroko dira.