Ipurtatsa animalia ugaztun bat da eta oso habitat desberdinetan bizitzeko gaitasuna du.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]44 cm-ko luzera du eta bere isatsa 18 cm-koa da. Bere ilea marroi eta grisa da. Begiak beltzak dira, aurpegian maskara zuri bat du; belarrietan, berriz, orban zuri bana aurkezten du. Arrek 800-1300 g pisatzen dute eta emeek, berriz, % 60-90 gutxiago.
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haragijalea da eta denetik jaten du. Bi harrapakin nagusi nabarmentzen dira bere dieta: mikrougaztunak eta anfibioak. Ipurtatsaren dieta beste mustelidoenarekiko zertxobait desberdina da, ehizatzen duen anfibio kopurua bereziki garaia delako.
Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ugalketa udaberrian gertatzen da, martxoa eta maiatza bitartean. Espezie honek ez du ernalketa atzeraturik aurkezten, hortaz, 42 eguneko haurdunaldiaren ondoren, maiatza edo ekainean erditzeak gertatzen dira. Batez beste, 4-9 kume erditzen dituzte. Kumeak 3 edo 4 urterekin independizatu egiten dira.
Izena beste hizkuntzetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gazteleraz: Turon
- Frantsesez: Furet
- Ingelesez: European polecat