Edukira joan

Txikipedia:Iguazuko ur-jauziak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Iguazuko ur-jauziak Iguazuko ibaian kokatuta dagoen ur-jauzi multzo bat da. Argentina eta Brasil artean kokatuta daude, Hego Amerikan.

275 jauziz osatuta dago, horietako handiena Deabruaren eztarria da, 1900 metro dituena.

Duela 500 bat urte, Ozeano Atlantikoa gurutzatzen zuen bitartean, Alvar Nuñez Cabeza de Vaca espaniarrak ur-jauzi erraldoiak ikusi zituen. Hasieran, “Santa Mariako ur-jauziak” bezela izendatu zituen. Denboraren poderioz, ordea, izena aldatu zitzaion.

Fauna eta flora

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iguazuko ur-jauzietan ehundaka animalia mota aurki daitezke; horien artean dortokak, arrain bitxiak, tukanak…

Gainera, ur-jauziak desagertzeko arriskuan dauden animalia batzuentzako babesleku dira: hartz inurrijalea, jaguarra, arrano inperiala, tapirra, zozoa, ozelotea, tirikak…

Iguazuko ibaiaren inguruko landareria guztiz tropikala da. Bertan, banbuak, palmondoak eta kolore biziko miloika lore espezie ikus daitezke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1]

  1. (Gaztelaniaz) Cataratas del Iguazú. 2024-02-12 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).