Itxura
Barrokoa Europako kulturaren historiako garai bat da, Errenazimentuaren ondorengoa hain zuzen; hau da, XVI. mendearen amaieratik XVIII. mendearen erdialdera artekoa. Oso garai emankorra izan zen artearen esparru guztietan: literaturan, eskulturan, arkitekturan, musikan, pinturan, etab. Eliza Katolikoak eta aristokraziak bultzatu zuten arte barrokoa, haien boterea eta aberastasuna nabarmentzearren.