Txikipedia:Artistaren kaka
“Artistaren kaka”[1] artista polemiko baten artelana da. Piero Manzoni Italiarrak egin zuen 1961eko abuztuaren 12an. Artelana egiteko artistak 2 material soilik erabili zituen; Lata bat eta giza-gorotza. Metalezko 90 ontzi egin ostean, etiketatu, zenbakitu eta sinatu zituen saltzeko. Horregatik, lan horren kritikak oso zorrotzak izan ziren. Nahiz eta gorotza izan, ‘artelan hori ez zen ohiko gorotz arrunt bat. Hau da, bere sinadura jarrita bakarrik, eskulturgile famatua izanik eta nazkagarria bazen ere, artelan famatu bat bilakatu zen.
Izatez, 2007an, bere lan hau 124.000€-tan enkatean jarri zen. Lan horretaz gain, artistak “artistaren odola” eta “artistaren arnasa” sortu zituen, eta arrautz gogortuak ukitzen hasi zen bere hartz marka utziz, jendeak hori jan eta kaka egin zezan, beti ere artelan bat izateari utzi gabe prozesu guztian.
29 urterekin hil zen, eta geroztik gorotz dorreak egokitzen dira munduko museoetan.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mierda de artista - Piero Manzoni» HA! (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).