Edukira joan

Txikipedia:Abuja

Wikipedia, Entziklopedia askea
Batzar nazionalaren eraikina.
Batzar nazionalaren eraikina.

Abuja Nijeriako hiriburua da eta Nijeriako  hiri handiena Lagos da.2011-ean 1.235.880 biztanle zituen eta herrialdeko zortzigarren hiri handiena da.1980.urtean eraiki zen eta 1991ean bihurtu zen herrialdeko hiriburu.[1]

Abuja Niger eta Benue ibaiak bat egiten duten gunetik gertu kokatzen da, Nigeria erdigunean. Hiriaren kanpoaldean Aso Rock aurkitzen da eta hiriaren iparraldean Zuma Rock izeneko arkaitz bat dago.[1]

Abuja izenaren jatorria Abu Ja izeneko hiri batetik dator. 1828an Zazzauko bigarren erregeak Abubakr Jatau dan ishaquk sortu zuen ezizena “Abu gorria”.

Bertako jatorrizko hizkuntza Gbagyi da. Beste hizkuntza batzuk ere badaude: Bassa, Gwandara, Gade, Dibo…

Gobernuaren egoitza Lagos hiritik atera nahi zuten, hiri berria sortzeko arrazoiak hainbat izan ziren: Lagoseko populazioa izugarri handitu zen eta bizi baldintzak nabarmen kaxkartu ziren.

Baita ere Independentzia 1960an eskuratu zuen Nigeriak eta berehala hiriburua eraikitzeko erabakia hartu zuen. Ez zen erabaki baketsua izan, aldeko eta kontrako iritziak asko egon baitziren.Hauteskundeak Alhaji Shehu Shagarik irabazi zituen eta honek Lagostik kanpora egin zuen.[1]

Abujan klima tropikal hezea eta lehorra izaten da, Urte osoan hiru sasoi edukitzen ditu, euri sasoia, sasoi lehorra eta bien artekoa (Harmattan), sasoi laburra izaten da. Harmattan sasoian haize bero eta lehorra izaten da.[1]

2006an 776.298 biztanle zituen eta Nazio Batuen arabera 2000. urtetik 2010. urtera %139´7 igo zen. 2015. urtetik aurrera urtero %35 igotzen da.[1]

Hiriaren antolaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuja 4 eremutan banatzen da.

Hiriak duen aireportu bakarrak Nnamdi Azikiwe Nazioarteko aireportua du izena. 2006an eraiki zuten eta 2014ean Commonwealth jokoak ospatzeko berritu egin zuten, azkenean jokoak Glasgown izan ziren.[1]

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g h Abuja. 2022-10-29 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).