Trinitateko zubia (Arre)
Trinitateko zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Arre |
Koordenatuak | 42°50′10″N 1°36′14″W / 42.83613174°N 1.60385547°W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Hirutasun |
Gurutzatzen du | Ultzama |
Trinitateko zubia Ezkabarte ibarreko Arre kontzejuan Erdi Aroko harrizko zubi bat da, Ultzama ibaiaren gainean.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arre kontzejuaren gehoaldean dago, Atarrabia udalerriaren mugaren parean, eta izen bereko Trinitatearen basilikaren alboan, hortik datorkio bere gaur egungo izena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trinitatearen basilika egun berritua egon arren, jatorri erromatarra izan dezakeen antzinako zubi baten ondoan altxatzen da.
Hain zuzen ere baselizaren ondoko ardantze batean aurkitu ziren 1583. urtean brontzezko bi lamina I. eta II. mendetan dataturiko latinezko inskripzioekin.
XIII. mendearen erdialdera Atarrabiako zubia deitzen zen zubi honek antzinako galtzada erromatarrari eta geroztik Orreaga eta Esteribartik Nafarroako Iruñea hiriburura zihoan Donejakue bideari jarraipena ematen zion Ultzama ibaiaren gainetik.
Hirugarren Karlistaldian zubi hau erdi-erditik moztu zuten eta 1963. urtera arte ez zuten berritu.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeko Hiri Garraioak line bat da:
|
|
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nafarroako Entziklopedia Handia | TRINITATEKO ZUBIA. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).