Trelleborg (Eskania)
Trelleborg | |||
---|---|---|---|
urban area in Sweden (en) | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Suedia | ||
Konderria | Eskania | ||
Izen ofiziala | Trelleborg | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 55°22′20″N 13°10′52″E / 55.372346°N 13.181198°E | ||
Azalera | 13,66 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 30.808 (2020ko abenduaren 31) 48 (2020) | ||
Dentsitatea | 19 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 0410 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00, UTC+02:00 eta Udako ordutegi | ||
Hiri senidetuak | baliorik ez | ||
http://www.trelleborg.se/ |
Trelleborg Suedia hegoaldeko hiria da Trelleborg udalerriaren egoitza, Eskanian. 2010ko erroldaren arabera 28.290 biztanle ditu
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Suedian hegoalderen dagoen herria da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]X mendeko eraztun itxurako gotorleku bikingoa dago bertan, Trelleborgen izenekoa. 125 metrotako diametrodun asentamendua da. Honek argi erakusten du aspalditik populatua izan dela eta aintzina toki garrantzitsua izan zela.
Trelleborgen lehenengo aipamen ofiziala 1257koa da, Threlæburgh izenarekin. Bertan Monarka daniarrek Suediako Valdemar Printzeari ezkontza oparitan eman ziotela aipatzen da, baina urte gutxiren buruan daniarrek berreskuratu egin zuten. Sardinzarren industriarekin batera Trelleborg merkatu hiri garrantzitsua bihurtu zen, batez ere alemaniarrak etortzen ziren. 1619an sute handia izan zuen eta Danimarkako erregeak erabaki zuen itsas-portu bakarra nahikoa zela eta Malmören aldeko apustua egin zuen, trelleborgi baimena kenduz.
1658an Roskildeko Ituna izan zen eta Danimarkak Suediaren eskutan utzi behar izan zuen Eskania guztia eta berarekin Trelleborg hiria ere bai. 1840an berreskuratu zuen merkataritzarako baimena eta 1867an Suediako hiri eskubideak jaso zituen. Orduan industrializazioa iritsi zen.
1917an Vladimir Lenin Trelleborgen izan zen, egin zuen Errusiarako bidai historikoan ferriz iritsi baitzen Alemaniatik.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
San Nikolas eliza.
-
Udaletxea.
-
Trelleborgen gotorleku bikingoa.
-
Trelleborgen gotorlekuaren sarrera.
-
Uraren dorrea.