Edukira joan

Toledoko IX. kontzilioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Toledoko IX. kontzilioa
Motasinodo
Denbora-tarte655eko azaroaren 2a - 655eko azaroaren 24a

'Toledoko IX. kontzilioa Hispania Bisigodoan 655ean ospatu zen Cartaginense probintziako gotzainen biltzar bat izan zen.

655eko azaroak 2 eta 24 artean ospatu zen Santa Maria Katedralean eta hamasei edo hamazazpi gotzain, sei abade, bi dignatario eta jauregiko lau kondek parte hartu zuten bertan. Kleroaren zintzotasuna, elizaren ondasun eta eliz zelibatuari buruzko hamazazpi kanon onartu ziren. Probintziako beste sinodo bat 656ko azaroak 1ean ospatzea erabaki zen.

Gotzain eta klerikoren batzuen aldetik elizaren ondasunen jabetzea eta eliz zelibatuari buruzko kontua aztertu ziren. Gotzainei eurek aukeratutako edozein elizari euren elizbarrutiko beste eliza baten errenten herena ematea baimendu zitzaien. Klerigo batek (gotzainetik azpidiakonoraino) emakume aske edo esklabo batekin seme-alabarik izango balu, seme-alaba hau betirako bere aitak lan egiten zuen Elizako esklabo bihurtuko zela adostu zen. Elizaren emakume edo gizon liberto bakar bat ere ezingo zen pertsona askeekin ezkondu (erromatar zein godo), eta, ezkonduz gero, bikotearen seme-alabak elizaren esklabuak izango ziren.

Era berean, sinodo honetan, bataiatutako juduek jai kristauak tokiko gotzainaren ondoan pasa beharko zituztela erabaki zen, gotzain honek juduen bihurtzearen benetakotasuna froga zezan. Arau hau ez betetzeagatik zigorra zigorkadak edo baraua izango zen, adinaren arabera.


Aurrekoa
Toledoko VIII. kontzilioa
Toledoko kontzilioak
655
Ondorengoa
Toledoko X. kontzilioa

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]