Toledoko IV. kontzilioa
Toledoko IV. kontzilioa | |
---|---|
Mota | sinodo |
Denbora-tarte | 633ko abenduaren 5a - |
Kokaleku | Toledo |
Herrialdea | Toledoko Erresuma bisigodoa |
Toledoko IV. kontzilioa 633ko abenduak 5ean ospatu zen, une horretan errege zen Sisenandok deitua eta Isidoro Sibiliakoa gotzainaren zuzendaritzapean. Santa Leokadia elizan ospatu zen, aurreko errege bat izan zen Sisebutoren aginduz eraiki zena. Hirurogeita bederatzi gotzainek partu hartu zuten. Dirudienez, lehen aldiz parte hartu zuten Viri Illustrisen batzuk, baina ez zituzten aktak sinatu, eta, beraz, ziur aski ez zuten ez ahotsik eta ez botorik. Dirudienez, ordutik aurrera, euren parte hartzea ohitura bihurtu zen.
Ekitaldian erabaki erlijiosoren batzuk hartu ziren, baina baita politikoak ere. Bere tronutik kendua izan zen Suintila erregea kriminaltzat jo zen eta bere bidegabekeria eta pobreen kontura bere aberastea aipatu ziren. Bere zoria kontzilio honetan erabaki zen. Geila ere erbesteratua izan zen, eta bere ondasunak konfiskatuak.
Kontzilioan hartutako erabaki batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toledoko IV. kontzilioko 75. Kanona penintsulako idatzitako lehen konstituziotzat (eta, ziur aski, Europako lehen konstituziotzat) hartzen da, eta hain garrantzi handia izan zuen, Toledoko V. kontzilioak Kanon hori ekitaldien hasieran irakurria izan zedila erabaki zuela, baita hurrengo kontzilio guztietako ekitaldien hasieran ere. Honakoa zen bere edukia:
- Erregea hildakoan, bere oinordekoa erresumako handikiek eta gotzainek aukeratuko dute amankomuneko kontzilio batean bilduta (monarkia elektiboa).
- Anatema erregearenganako euren leialtasun zina hausten zuzenentzat, erregearen biziaren aurka atentatzen zutenentzat edo tronua usurpatzen saiatzen zirenentzat.
- Sisenandok herri guztientzat zentzuz, ontasunez, justiziaz eta errukiz gobernatzea zin egiten zuen.
- Kondena erregearen aurka armak hartzen zituzten klerikoentzat, nortzuk monasterio batean sartuak izango ziren penitentzia egiteko.
- Azkenik, kontzilioa gotzainak matxinatuak zigortuko zituzten auzitegien zati izatearen aurka agertu zen, ez baitzuten ezta traidoreen odolik ere isuri behar. Postura honek matxinadaren aldeko babes subjektibo bat esan nahiko zuen, eta kleroa, orokorrean, Suintilarekiko etsaia ez zela adieraziko zuen, ezta Sisenandoren oso aldekoa ere.
- Sisenandok zenbait kontzesio egin zizkion kleroari: aurretik aldarrikapenak aztertzeko eskubidea, noble eta epaileen zaintza eta zergagabetasuna klerikoentzat.
Kontzilioko erabaki erlijiosoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Toledoko IV. kontzilioak hogeita bederatzi kanon onartu zituen Elizaren diziplina eta administrazioari buruz, zortzi monje eta penitenteei buruz, hamar juduei buruz eta zortzi Elizak manumititutako esklaboei buruz.
- Ezin zen gotzain bezala izendatua izan delitu baten errudun zen pertsona, herejea izan zena (bataiatua edo berbataiatua), bi aldiz ezkondua zegoena, maitaleren bat izan zuena edo alargun batekin ezkondu zena. Esklabuak ere ezin ziren izan, ezta funtzionario publiko edo kuriakoak ere, irakurtzen idazten ez zekitenak eta berrogei urtetik beherakoak. Aukeraketa elizbarrutiko klero eta herriari zegokion, sufraganeoaren eta gotzain metropoliarraren onespenarekin (sarritan erregea izaten zen arren gotzainak izendatzen zituena).
- Toledoko kontzilio hau ospatu zen 633. urtetik, elizaren esklabu batzuei, diakono eta apaiz aukeratuak izatea baimendu zitzaien, baina manumitituak izan behar zuten ordenatuak izan aurretik. Hil ondoren, euren ondasunak manumititu zituen elizara pasako ziren.
- Gotzainek fededunen batzuk eraikiak eta hornituak izan ziren euren barrutiko elizetako hornikuntzak usurpatzearen praktika ezabatzeko, gotzainei eliza horien dohaintza, errenta eta espezieko irabazien herena baino gehiago hartzea debekatu zitzaien; hori bete ezean, dohaintza egin zutenek edo hauen oinordekoek probintziako sinodora errekurritu ahal izango zuten usurpatua itzulia izan zedin.
- Ekonomo kargua (Oeconomus), eliza baten ondasunen administraria, laiko baten esku geratzea debekatu zen.
- Kontzilioa bataioaren eta Ostiral Santuaren zeremoniak eta datak normalizatzeaz arduratu zen, beste horrenbeste egin zuen sermoiei, baraualdiari eta beharrezko otoitzei buruz. Tonsuraren ohitura bateratu zen, ordurarte Galizian beste probintzia batzuekiko ezberdina baitzen. Agerkundearen liburua kanonikotzat hartua izan zen, neurri honen aurka zenbait pertsona agertu ziren arren.
- Zenbait araudi eman zitzaizkien klerigo eta azpidiakonoei, aurreko ohiturekin lotutakoak, eta apaiza berau ordenatua izan zen elizbarrutiarekin lotua izatea agindu zen, kolono bat landatzen zuen lurrera lotua geratzen zen bezala.
- Juduen aurkako legeak, orokorrean oso gogorrak izan ziren. Eztabaida zabal bat eta zenbait aldaketa egon ziren aurreko hiru kontzilioekiko. Kargu publikoak izateko debekua juduen seme-alabei zabaldu zen. Gainera, juduek esklabu kristauak izateko, erosteko edo opari bezala jasotzeko debekua berretsi zen. Kanon bat ere onartu zen, non juduei laguntzen zien oro, laikoa, apaiza edo gotzaina izan, eskumikatua izango zela eta anatema jasoko zuela adierazten zen.
- Probintzia bakoitzean urtean behin sinodo bat ospatu behar zela berretsi zen. Sinodoetako batzarrak lasaitasunez ospatu behar ziren, kleroaren iskanbilarik barik, diskurtsoak eten gabe, anabasarik, hitzaldi alferrik, barrerik edo oihu zaratatsurik gabe, eta erabaki hauek betetzen ez zituztenak batzarretik kanporatuak eta hiru egunez eskumikatuak izango zirela erabaki zen.
Aurrekoa Toledoko III. kontzilioa |
Toledoko kontzilioak 633 |
Ondorengoa Toledoko V. kontzilioa |