Thomas Wolsey
Itxura
Thomas Wolsey (Ipswich, Suffolk, 1473ko martxoa - Leicester, Leicestershire, 1530eko azaroaren 29a) ingeles elizgizona eta politikaria izan zen.
1514an Yorkeko artzapezpiku izendatu zuten, eta handik urtebetera, Henrike VIII.aren kardinal eta lord-kantzelari. Eragin handia izan zuen Henrike VIII.a erregearengan, eta horrenbestez, Ingalaterrako politikako buruzagietako bat izan zen. Henrike VIII.aren alde agertu zen hark Katalina Aragoikoarengandik bereizi nahi izan zuenean, baina ez zuen lortu Aita Santuak bereizkuntza hori onar zezan. Ondorioz, kargutik kendu eta Thomas More izendatu zuten haren ondorengo (1529).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Wolsey |