Edukira joan

The Wolf Man (1941eko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Wolf Man (1941eko filma)
Jatorria
Argitaratze-data1941
IzenburuaThe Wolf Man, El lobo humano eta El hombre lobo
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoabeldurrezko zinema, werewolf film (en) Itzuli eta film dramatikoa
Iraupena70 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
TelesailaThe Wolf Man (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)George Waggner
Gidoigilea(k)Curt Siodmak
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaGeorge Waggner
Konpainia ekoizleaUniversal Studios
EdizioaTed J. Kent (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaCharles Previn
Argazki-zuzendariaJoseph A. Valentine
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaGales

IMDB: tt0034398 Filmaffinity: 965463 Allocine: 682 Rottentomatoes: m/wolf_man Allmovie: v55037 TCM: 96098 Metacritic: movie/the-wolf-man TV.com: movies/the-wolf-man Netlix: 21870598Edit the value on Wikidata

The Wolf Man (euskaraz Otsogizona) 1941eko George Waggner estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako beldurrezko drama film bat da. Otsogizonaren kondairan oinarritua dago. Lon Chaney, Jr., Claude Rains, Warren William, Ralph Bellamy, Patric Knowles eta Bela Lugosi aktoreek antzeztu zuten.

Filma beste munduko gauza izan gabe ere, beldurrezko zinemako klasikoen artean sailkatua dago eta 1940ko hamarkadako genero honetako film arrakastasuenen artean egon zen. Lon Chaney, Jr. aktoreak otsogizonaren papera antzeztu zuen lau jarraipen izan zituen: Frankenstein Meets the Wolf Man (1943), House of Frankenstein (1944), House of Dracula (1945) eta Abbott and Costello Meet Frankenstein (1948).

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEBetan urte batzuz bizitzen egon ondoren, Larry Talbot bere Galesko Llanwelly udalerrian duen etxera bizitzera itzuli da. Bertan, Gwen Conliffe (Evelyn Ankers) neska gaztea ezagutuko du, antikuarioaren alaba.

Gau batez, Larry, Gwen eta haren laguna den Jenny (Fay Helm) ijitoen akanpaleku bat bisitatuko dute. Leku hartan Bela ijitoa (Bela Lugosi) ezagutu eta hark Jennyren eskuan «otsogizonaren marka» duela jabetuko da. Itzulerako bidean, otso batek hirukotea erasotuko du: Larryk basapiztia hiltzea lortuko du baina aurretik kozk egingo dio, gainera otsoak Jenny ere hilko du.

Gertakari latz honetatik aurrera Larryren bizitzak sekulako aldaketa izango du. Eskualdean otso baten erasoen ondorioz jende hila agertzen hasiko da eta Larry bera otsogizona eta hilketa horien arduradun ez ote den kezkatzen hasiko da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]