Edukira joan

The Rising of the Moon (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Irlandako filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «The Rising of the Moon».
The Rising of the Moon (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1957
IzenburuaThe Rising of the Moon
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaIrlandako Errepublika
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena81 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)John Ford
Gidoigilea(k)T. E. B. Clarke (en) Itzuli
[[Kategoria:T. E. B. Clarke (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Cyril Cusack
Noel Purcell (en) Itzuli
Denis O'Dea (en) Itzuli
Tyrone Power
Jack MacGowran
Frank Lawton
Harold Goldblatt (en) Itzuli
Anita Sharp-Bolster

[[Kategoria:Noel Purcell (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Denis O'Dea (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Harold Goldblatt (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EdizioaMichael Gordon (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaÉamonn Ó Gallchobhair (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaRobert Krasker
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIrlandako Errepublika
Historia
Jasotako sariak

IMDB: tt0050902 Filmaffinity: 671177 Rottentomatoes: m/the-rising-of-the-moon Allmovie: v108058 TCM: 88353 TV.com: movies/the-rising-of-the-moon Edit the value on Wikidata

The Rising of the Moon (euskaraz Ilargiaren Irteera) 1957ko John Ford estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Bertan, Cyril Cusack, Noel Purcell eta Denis O'Dea aktoreek antzeztu zuten, Tyrone Power aktoreak narratzailearen ahotsa ipini zuelarik.

Filma hiru zatitan banatua dago, bakoitzak hiru idazleen istorio bana kontatzen dutelarik:

Legearen Maiestatea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dillon (Cyril Cusack) polizia inspektorea gogo txarrez bere adiskide zaharra den Dan O'Flaherty (Noel Purcell) ikustera atera da. Bidean, Mickey J. (Jack MacGowran) poitín ekoizlearekin topatuko da, baina MacGowranen zorterako gaurkoz ez da Dillonen jomuga izango. Inspektoreak O'Flahertyri Phelim O'Feeney (John Cowley) buruan kolpatzeagatik isuna emateko betekizun penagarria du. O'Flahertyk isuna ordaintzeari uko egiten dio, berak ezer txarrik egin duenik ez baitu sentitzen, ezta O'Feeney berak ere beragatik isunaren dirua ordain ezan ere. Ondorioz, O'Flaherty burugogorra espetxera eramango dute.

Minutu Bateko Itxaronaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tren bat Dunfaill-go geltokian gelditu berri da, bertan Paddy Morrisey-k (Jimmie O'Dea) "Minutu Bateko Itxaronaldia" egongo dela iragartzen duelarik. Bidaiariak trenetik jeitsi eta tabernara freskagarri bat edatera joango dira, han Pegeen Mallory (Maureen Potter) tabernariak zerbitzatuko dituelarik. Geroago, Paddyk denbora luzez bere emaztegaia izan den Pegeen emaztegariari ezkontzea proposatuko dio.

Falsey andrea (May Craig) bere adiskide zahar Barney Domigan-ekin (Harold Goldblatt) solasten ari da, bitartean Falsey andrearen hiloba Mary Ann MacMahon (Maureen Connell) Domingan jaunaren semea den Christy-ekin (Godfrey Quigley) neska/mutiletan egiten dute. Domiganek bere seme Christy eta neska gaztearen arteko ezkontza dote bikain baten truk gauzatzeko zorian da. Falsey andreak iritziz aldatzeko konbentzituko du, AEBtako Armadak jada Mary Anni bere aitaren heriotzarengatik 10.000 dolar emateko zorian dagoela esanez. Falsey andrea eta Dominganen solasaldiari jaramonik egin gabe, bikote gazteak tartean inongo dirurik egon gabe eta elkar maitatzen direlako bakarrik ezkonduko direla berretsiko dute.

Bienbitartean, trenaren irteera jada birritan atzeratu da, ingeles bikote heldu baten atsekaberako (Anita Sharp-Bolster eta Michael Trubshawe), haien lehen mailako tren-gelatik lekualdatu eta euren lekuan txapelketa batean saritu berria izan den ahuntz bat jarriko dutelarik. Orduan, ingeles bikote helduak euren tren-gela berrian artzapezkikuaren urrezko urtemugarako bazkarirako doazen otarrain batzuekin lekua elkarbanatzera derrigortuak egongo dira. Azkenean, ingelesak te piskat edatera jeisten direnean, trena martxan jarri eta galdu egingo dute.

Ilargiaren Irteera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sean Curranek (Donal Donnelly) Irlandako Independentzia Gerran zehar britainiarrek exekutatu dezaten zain dago. Gertakizun hau irlandar iritzi publikoan oso irudi txarra du, herrialdean Curran heroitzat baidute. Britaniar espetxe zuzendariak (Joseph O'Dea) "bi monjeei" (Doreen Madden eta Maureen Cusack) exekutatu beharreko presoari bere azken bisita egiteko baimena emango die, "monja" haietako bat Curranen arreba delarik, beste "monja" Curranengandik ordezkatuko den estatubatuar hiritar bat da. Ustekabean Michael O'Hara polizia sarjentuak (Denis O'Dea) bere ustez bi monja diren Curran eta bere arrebari zaldi-gurdi batekin etxeratzen lagunduko die. O'Hara monja haietako batek takoidun zapatak daramatzala ohartuko da, baina ez du susmo txarrik izango.

Halere, britainiarrek Curranek ihes egin duela jabetzean hiria goitik behera behatu eta iheslarien atzetik jarraika hasiko dira. O'Harari kostaldeko eremuaren ardura eman diote eta Curran atzematearen truk eskeintzen dituzten 500£-ko diru-sariarekin zer egingo duen amesten du. Jada banatutako leialtasunen gaztakan barneraturik, O'Harak oso irlandar nazionalista sutsua den emaztearen bisita jasoko du (Eileen Crowe). Orduan, Curran iheslaria Jimmy Walsh balada abeslari ibiltari gisa mozorroturik aurkeztuko da. O'Harak hartaz susmatu eta ustezko Walsh abeslaria (Curran) abestera derrigortuko du, Curranek abesteko "The Rising of the Moon" irlandar abesti abertzalea hautatuko duelarik. Nahiko abestaldi ona eskeini ondoren, Curranek txalupa batean ihes egitea lortuko du, O'Hara eta bere emaztea txirrinduan dabiltzen bitartean. O'Harak Curran ihes egiten ikustean, hura atzemateko ohi egiten hasiko da, baina une batez gogoeta egin ostean, Currani ihes egiten laga eta bere buruari "The Rising of the Moon" irlandar abesti abertzalea abesten hasiko zaio.

Legearen Maiestatea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minutu Bateko Itxaronaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]