Termoplastiko
Itxura
Termoplastikoa plastiko mota bat da, beroarekin likido bihurtzen dena eta asko hozterakoan gogortu eta bere formara itzultzen dena. Termoplastiko gehienak polimeroak dira eta pisu molekular oso handia dute.
Jokaera hori duten gai naturalak landu gabeko kautxua, eta argizari eta koipe batzuk dira; sintesi bidez gai termoplastiko berri asko egin dira: polibinil kloruroa, nylona, poliestirenoa, polipropilenoa, erretxina akrilikoak, binilikoak eta zelulosikoak, fluorokarburoak eta abar; polimero garaiak dira guztiak.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.