Tchinda Andrade
Tchinda Andrade | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mindelo (en) , 1979 |
Herrialdea | Cabo Verde |
Heriotza | Mindelo (en) , 2024ko azaroaren 29a (44/45 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, LGBT ekintzailea eta event manager (en) |
Tchinda Andrade (Mindelo, Cabo Verde, 1979 - ibidem, 2024ko azaroaren 29a) Cabo Verdeko trans aktibista bat izan zen, bere herrialdean aintzatetsia izan den lehen transexualtzat hartzen dena.[1][2][3]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Andrade Mindelon jaio eta hazi zen.[4] Andradek urte batzuk bazeramatzan ere emakumez janzten, 1998ko São Vicente irlako inauterietan sartu zen desfilean gainerako emakumeekin batera, eta horrek ospetsu egin zuen.[5][6] Ordutik aurrera Inauteri hura Tchindaval bezala ezagutu zen.[7] Bi egun geroago, A Semana tokiko egunkarian adierazi zuen emakume sentitzen zela, nahiz eta gizon gisa jaio, eta garai hartarako ohikoa ez zen bezala transexual gisa aurkeztu zen. Horren ondorioz, bere inguruko beste pertsona batzuk identifikatuta sentitu ziren eta bere herrialdeko LGBT komunitatea sortzeko bidea eman zuen.[2][4][7][8][9]
Cabo Verdeko LGTB komunitatearen borrokaren eta ikusgarritasunaren aitzindari bihurtu zen, eta herrialde horretako homosexualei eta transexualei tchindas ezizena jarri zieten.[4] Lehenago, bere izaeragatik eraso zioten, eta Cesária Evora abeslariak bere gain hartu zituen bere faktura medikoak.[8]
Sukaldaria izan zen eta jatetxe bateko arduraduna. Mindeloko inauterietako ekitaldi batzuen antolatzaile ere bihurtu zen. LGBT eskubideen aldeko aktibista gisa, trans adingabeei eta haien familiei aholkuak ematen dizkie, eta haien errealitateak normalizatzeko hitzaldiak ematen ditu unibertsitateetan eta beste ikastetxe batzuetan.[4]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015ean, Tchindas dokumentala estreinatu zen. Bertan, Tchinda Andrade protagonistetako bat da, Elvis Tolentinorekin (genero jariakorra) eta Edinha Pitangarekin (trans emakumea) batera.[3][9][10] Dokumentalak zazpi izendapen lortu zituen Goya sarietarako eta hainbat sari jaso zituen Los Angelesko Outfest, Chicagoko Reeling eta LesGaiCineMad lehiaketetan.[2][10][11] CNNk "heroina transgenerotzat" hartu zuen.[8][12]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Casafrica» Casafrica (Noiz kontsultatua: 2023-03-04).
- ↑ a b c «Así es ser 'trans' en Cabo Verde» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-04).
- ↑ a b (Ingelesez) Newell-Hanson, Alice. «the trans queen of cape verde holds court in nyc» i-d.vice.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-04).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Justo, Alicia. (2021-06-26). «Cómo un carnaval regaló a Cabo Verde a su mujer referente LGTBI» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Martinez, Marta Rodriguez. (2021-05-17). «Cómo una pequeña isla de Cabo Verde se convirtió en un oasis LGTBI» euronews (Noiz kontsultatua: 2023-03-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El documental "Tchindas", de García y Serena,competirá en los óscar africanos» La Vanguardia 2016-05-22 (Noiz kontsultatua: 2023-03-04).
- ↑ a b (Portugesez) «Movimento social pelos direitos LGBTI. Grandes Marcos» Expresso das Ilhas (Noiz kontsultatua: 2023-03-04).
- ↑ a b c (Ingelesez) Page, Thomas. (2016-07-07). «Tchinda Andrade: Cape Verde's transgender hero» CNN (Noiz kontsultatua: 2023-03-04).
- ↑ a b (Ingelesez) Linden, Sheri. (2015-07-15). «‘Tchindas’: Outfest Review» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2023-03-04).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Tchindas, el documental de las amigas trans de Cesária Évora. (Noiz kontsultatua: 2023-03-04).
- ↑ «Tchindas » Premios Goya 2023» www.premiosgoya.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-04).
- ↑ Txantiloi:Pt-PT «Cinema gay — Tchindas, documentário queer em África» Time Out Lisboa (Noiz kontsultatua: 2023-03-04).