Edukira joan

Sudan Frantsesa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sudan Frantsesa
Soudan français
السودان الفرنسي
1880 – 1960
Kolonia
Sudan Frantseseko bandera

Sudan Frantseseko armarria

Geografia
HiriburuaBamako
Ekonomia
DiruaCFA liberaa
Kultura
Hizkuntza(k)Frantsesa
Historia
Aurrekoak
Wassoulouko Inperioa
Tukulorreko Inperioa
Kénédougouko Erresuma
Ondorengoa
Maliko Federazioa

Sudan Frantsesa[1] (frantsesez: Soudan français; arabieraz: السودان الفرنسي‎as-Sūdān al-Faransī) 1880 eta 1960 artean mendebaldeko Afrikan kokaturiko antzinako kolonia, eta, ondoren, itsasoz haraindiko lurralde frantses bat izan zen. Mendebaldeko Afrika Frantseseko kidea izan zen urte haietan, Mali estatu independente bihurtu zen arte. Kolonia, formalki, Sudan Frantsesa deitu zuten 1890etik 1899ra, eta, berriro ere, 1920tik 1958ra, bere existentzian zehar izen barietate handia izan zuen arren. Kolonia, hasiera batean, frantziar tropek gidatutako proiektu militar bezala ezarri zuten, baina 1890eko hamarkadaren erdialdean administrazio zibilaren pean geratu zen.

1900. urtean, berrantolaketa administratibo batzuek, Frantziako administrazioaren gorakada ekarri zuten, nekazaritza, erlijioa eta esklabotza bezalako gaien inguruan. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Modibo Keïta buruzagia zuen Afrikako Elkartze Demokratikoa (RDA) independentziaren aldeko indar politiko garrantzitsuena bihurtu zen.

Malik, hasiera batean, Frantziarekin lotura estuak mantendu zituen, eta Senegalekin federazio iragankor batean elkartu zen 1959an, baina bi herrialdeekiko loturak azkar ahuldu ziren. 1960an, Sudan Frantsesa ofizialki Maliko Errepublika bihurtu zen eta Senegal Frantziatik are gehiago urruntzen hasi zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Mali
Artikulu hau Maliko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.