Stari Grad zabaldia
Itxura
Stari Grad zabaldia1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iii, v |
Erreferentzia | 1240 |
Kokalekua | Kroazia |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Koordenatuak | 43°10′54″N 16°38′19″E / 43.18167°N 16.63861°E |
Izen ematea | 2008 (XXXII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Stari Grad zabaldia (kroazieraz: Starigradsko polje) Kroaziako Hvar uhartean dagoen antzinako greziarren aztarnek osatzen duten multzoa da. Osoki mantendu dira IV. mendeko herriaren egitura eta ura biltzeko tresnak. Garai hartako nekazaritza mantentzen da, mahatsondo eta olibondoak nagusi baitira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. 3500 urteko aztarnak aurkitu badira ere, Parosko greziarrek kolonizatu zuten 384. urtean, eta koloniari ere Paros (ΦAPOΣ) deitu zioten. Garrantzia handia izan zuen, izan ere txanponak ere sortu baitzituzten. Kaleek angelu zuzena osatzen dute eta multzoak itxura oktogonala du. Gaur egun ongien kontserbaturik dagoen greziar kolonia baten hondarrak dira Stari Gradekoak.
K.a. 219 urtean erromatarrek konkistatu zuten uhartea.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Unescoren webguneko informazioa
- (Kroazieraz) Turismo Bulegoa