Stanislav Xuxkevitx
Stanislav Stanislavovitx Xuxkevitx (bielorrusieraz: Станісла́ў Станісла́вавіч Шушке́віч; errusieraz: Станисла́в Станисла́вович Шушке́вич; Minsk, 1934ko abenduaren 15a - ibidem, 2022ko maiatzaren 3a) bielorrusiar zientzialari eta politikaria izan zen. Bielorrusiako presidentea izan zen 1991tik 1994ra.
Fisikan eta matematikan doktoratu zen eta Bielorrusiako Zientzien Akademiako kide izan zen. 1960ko hamarkadan Minskeko elektronika lantegi batean ingeniari lanetan zebilela Lee Harvey Oswalden irakasle izan zen.
1991ko irailean Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialistako Kontseilu Goreneko presidente izendatu zuten. Bielorrudiako Independentziaren bozketa gidatu zuen eta 1991ko abenduaren 8an Boris Jeltsin eta Leonid Kravtxukekin sinatu zuen SESB desegitea eta Estatu Independenteen Erkidegoa sortzea. Bielorrusiako lehen presidentea izan zen eta Errusiari sobietar arma nuklearrak kendu zizkion. 1994an kargutik kendu zuten eta presidentetzarako hauteskundeetan garaitu egin zuten. 1997tik 2018ra, Bielorrusiako Asanblada Sozialdemokrata alderdiko buru izan zen.