Spintronika
Itxura
Spintronika (spin eta elektronika hitzen elkarketa) azaleratu berri den teknologia bat da. Teknologia honek elektroiaren spin intrintsekoa eta honi loturiko momentu magnetikoa ustiatzen ditu, oinarrizko karga elektronikoaz gain, egoera solidoko gailuetan.
Spintronikaren eta magnetoelektronika zaharraren arteko ezberdintasun nagusia spinak nola maneiatzen diren datza. Spintronikan spinak eremu magnetikoen bitartez ez ezik, eremu elektrikoen bidez ere maneiatzen dira.