Souris (behia)
Souris (behia) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1990 |
Herrialdea | Suitza |
Heriotza | 2006ko irailaren 14a (15/16 urte) |
Jarduerak |
Souris, 1990eko urriaren[1] 15ean jaioa eta 2006ko irailaren 14an hila, Herens arrazako behien artean borrokarako erabilitako behi bikainena kontsideratzen da.
Herens behi-borroketako txapeldun kantonala izan zen 1996, 1997 eta 1998an. Chablais valaisan eskuakldean jaioa, Uvrierren ustiategi batean bizi izan zen. Claude Pachoud albaitariaren arabera, Sourisek benetako borroka-taktika erakutsi zuen behi bat izan zen, indar fisiko soilean oinarritu ordez borrokan egiteko gai zena.
Erosketa eskaintza ugariri uko egin ostean, Marie-José Jacquod jabeak, behiaren erretiroa iragarri zuen 1998ko kantonamenduko finalean hirugarren garaipena jarraian lortu zuen arratsaldean.
Souris disekatu egin zuten hil ondoren eta Siongo historia naturalaren kantonamenduko museoan dago ikusgai [2] .
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Souris (vache)» artikulutik itzulia izan da, 2021-09-29 data duen 186719302 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2021-09-29 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.