Edukira joan

Soufiane El Bakkali

Wikipedia, Entziklopedia askea
Soufiane El Bakkali

(2016)
Bizitza
JaiotzaFez1996ko urtarrilaren 7a (28 urte)
Herrialdea Maroko
Hezkuntza
Hizkuntzakmarokoar arabiera
Jarduerak
Jarduerakdistantzia erdiko korrikalaria, oztopolaria eta lasterkaria
Atletismoa
Kirol diziplinak 3000 metres steeplechase (en) Itzuli
3.000 metroko lasterketa
1.500 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua62 kilogramo
Altuera191 zentimetro
Jasotako sariak

Facebook: Elbakkaliii Instagram: soufianeelbakkaliofficiel IAAF: 14590424 Olympic.org: soufiane-elbakkali Edit the value on Wikidata

Soufiane El Bakkali (arabieraz: سفيان البقالي‎‎; Fez, 1996ko urtarrilaren 7a) atleta marokoarra da. Tokio 2020ko eta Paris 2024ko Olinpiar Jokoetan txapelduna izan zen.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014an hasi zen lehiatzen eta Munduko gazte mailako txapelketan laugarren egin zuen 3.000 metroko oztopo lasterketan. 2015ean krosean ere aritu zen eta gazte mailako munduko txapelketa jokatu zuen, baina 7. egin zuen. Ordutik aurrera 3.000 metro oztopotan espezializatu da.

2016an Rioko Olinpiar Jokoetan bere marka hobetu bazuen ere 4. postuan sailkatu zen[1]. 2017an Munduko txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen eta 2018an Mediterraneoko Jokoetan nagusi izan zen. 2019an Afrikako eta Munduko txapelketatan brontzea eskuratu zuen.

2020ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen. 1987. urtetik aurreneko atleta ez keniarra da proba honetan irabazten duena, hala Olinpiar Jokoetan nola Munduko txapelketan[2].

2022 eta 2023an munduko txapelduna izan ondoren 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan berriz ere urrezko domina eskuratu zuen.

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Brasil Rio 2016 4.a 3.000m oztopoak 8:14.49
Japonia Tokio 2020 1. postua, urrezko domina 3.000m oztopoak 8:08.90
Frantzia Paris 2024 1. postua, urrezko domina 3.000m oztopoak 8:06.05
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Erresuma Batua Londres 2017 2. lekua, zilarrezko domina 3.000m oztopoak 8:14.49
Qatar Doha 2019 3. postua, brontzezko domina 3.000m oztopoak 8:03.76
Ameriketako Estatu Batuak Eugene 2022 1. postua, urrezko domina 3.000m oztopoak 8:25.13
Hungaria Budapest 2023 1. postua, urrezko domina 3.000m oztopoak 8:03.53
Afrikako txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Nigeria Asaba 2018 2. lekua, zilarrezko domina 3.000m oztopoak 8:28.01
  • 3.000 metro oztopoak – 7:56.68 (Rabat 2023)
  • 2.000 metro oztopoak - 5:14.06 (Zagreb 2022) - Afrikako errekorra
  • 1500 metro - 3:31.95 (Doha 2021)
  • 3000 metro – 7:33.87 (Doha 2023)
  • 5000 metro – 13:47.76 (Rabat 2014)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «El oro olímpico es el fruto de muchos años de trabajo (Soufiane El Bakkali) | MapNews» www.mapnews.ma (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  2. (Gaztelaniaz) 20minutos. «El Bakkali rompe la hegemonía de Kenia en los 3.000m obstáculos 37 años y 10 Juegos Olímpicos después» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).