Edukira joan

Sotiate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sotiateen kokapena.

Sotiate[1] (latinez: soziati) Antzinako Erroma baino lehen Akitanian bizi izan zen tribu bat zen, gaur egungo Condomois eskualdeko iparraldean eta Nérac inguruan bizi zirenak.[2]

Elusate eta basate artean kokaturik, bere hiriburua Sosetik gertu zegoen oppidum bat izan zen, Oppidum Sotiatum izenekoa.

K.a. 78an lehendabizikoz erromatarrak borrokatu eta Luzio Valerio Prekonio legatua hil zuten. Publio Lizinio Krasok, Julio Zesarren ordezkaria zena, k. a. 56an menderatu zituen.[3] Adiatuanos izeneko erregeak gidaturik,[4] hiriburuan babesa bilatu behar izan zuten eta, erresistentzia bortitz baten ondoren, garaituak izan ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..
  2. Fénié, Jean-Jacques eta Bénédicte. (2009). Dictionnaire des Landes. Sud Ouest, 349 or. ISBN 978-2-87901-958-1..
  3. C. Julii, Caesaris. Commentarii de bello gallico et civili. ..
  4. Vennemann, Theo; Aziz Hanna, Patrizia Noel. (2003). Europa Vasconica, Europa Semitica.. Berlin, New York: De Gruyter Mouton - Walter de Gruyter, 695 or. ISBN 9783110170542..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]