Edukira joan

Sociedad Española de Construcciones Babcock y Wilcox

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sociedad Española de Construcciones Babcock y Wilcox
Datuak
Motanegozioa
Jarduera sektoreamanufaktura eta galdaragintza
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaBabcock & Wilcox
Historia
Sorrera1918ko martxoaren 1a
Desagerpena2011ko irailaren 30a

Sociedad Española de Construcciones Babcock y Wilcox bizkaitar enpresa izan zen, egoitza nagusia Sestaon zuena. Babcock & Wilcox estatubatuar multinazionalaren filiala zen.

Lehen Mundu Gerran, Norteko Konpainiak tren-makina berriak erosteko zituen zailtasunek bultzatu zuten tren-enpresa lurrunezko tren-makinen eraikuntzan espezializatutako enpresa bat sortzera. 1918ko martxoaren 1ean Sociedad Española de Construcciones Babcock y Wilcox sortu zuten.[1] Lantegi nagusiak Sestaoko Galindoko ibarrean jarri zituzten eta taldea "La Balco" izenez ezaguna izan da.[2] Galindoko Babcock & Wilcox fabrika multzoak, Trapagaranen lurrak ere okupatu zituen. Gainera, enpresak burdin meatzeak eta 6000 kW-ko zentral termikoa izan zituen Galdamesen.[1]

Norteko Konpainiak 1922an 15 makina eskatu zituen, ingeles prototipo baten arabera. Geroago, enpresak 400/4400 modeloko unitate ugari eraiki zituen, eta, ondoren, tren-makina industrialak fabrikatzeari ekin zion (Langreo, Asland eta zenbait portutako Obra Batzarrentzat), baita, 1928tik aurrera, tren-makina elektrikoak ere. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Babcockek gatazkan hondoraturiko 173 tren-makina konpondu zituen. Babcock, 1961eko apirilaren 18an RENFEri 282 f 0430 modeloa eman ondoren, Espainian lurrunezko tren-makinak eraiki zituen azken enpresa izan zen.

Lurrunezko eta dieselezko lokomotorrez gain, Sestaoko instalazioek lurrunezko galdarak, hodiak, turbina hidraulikoak, automotore elektrikoak eta diesela, itsas-motorrak, engranajeak, balbulak eta beste ekipamendu batzuk egin zituzten.[1] Enkargu gehienak atzerritik etorri arren, Bizkaian ere zenbait egin zituen: Deustuko zubia, Udaletxeko zubia, Muskizko findegia edota Lemoizko zentral nuklearra.[2]

1961 eta 1981 artean Gregorio Millán ingeniari kataluniarrak Sociedad Española de Construcciones Babcock y Wilcoxeko zuzendari nagusi eta Portugalgo Babcock & Wilcoxeko presidente kargua hartu zuen.[3] 1976an, 5250 langile zituen.[2] Bere bulegoak Bilbon

1970eko hamarkadako petrolioaren krisiak ekipamendu-ondasunen sektorearen krisi bat eragin zuen, Babcock & Wilcoxi eragin ziona. Enpresak 1977an ordainketa-etendura bat egin zuen. Bere plantilla altua eta eskualdeko beste industria batzuetan zuen garrantzia kontuan hartuta, Estatuak erreskatatu egin zuen eta 1983an Industri Institutu Nazionalak bere instalazio guztiak bereganatu zituen.[2][1] 1992an, INI, etekinik gabeko eta irabazirik gabeko enpresetan banatu zen, eta B&W, hodien sekzio barik, azken talde honetara, TENEO sozietate anonimoaren eskuetan pasa zen.[1]

SEPIk (Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietatea) 2001eko urrian Babcock & Wilcox saldu zion Babcock Borsigi, baina talde alemaniarrak 2002ko udan ordainketa-etendura bat aurkeztu zuen. 2004an, AE&Ek (Austrian Energy & Environment) A-TEC Industries austriar taldeko konpainia batek Babcock Borsig Españaren akzioen %100a bereganatu zituen, eta Babcock Power España S.A. izena hartu zuen.

Sestaoko lantegia itxi ondoren, Babcock & Wilcox Española S.A. (The Babcock & Wilcox Company enpresaren filiala, %100ean) zentral termiko eta ziklo konbinatuko zentral elektriko eraikitzeaz arduratzen zen.[4]

<gallery> Fitxategi:Madrid - Locomotora de vapor 231-2006 - 130120 112208.jpg|Lokomotora bateko plaka batean Babcock & Wilcox izena, Galindon egina. Fitxategi:Babcock %26 Wilcox Sestao zerutik 1.jpg|abcock & Wilcoxen Galindo Ibarreko instalazioen airetiko ikuspegia 1959an. Fitxategi:Oficinas de Babcock & Wilcox.jpg|Babcock & Wilcox bulegoak Bilboko On Diego Lopez Haroko kale nagusian. <gallery>

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e BABCOCK & WILCOX Auñamendi Entziklopedia
  2. a b c d (Gaztelaniaz) «Los 250 de 'la Balco» Noticias de Gipuzkoa 2011/04/03.[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Gaztelaniaz) «Gregorio Millán, impulsor del desarrollo científico y tecnológico español» El País 2004-12-03.
  4. «La Comisión aprueba la mayor parte de las ayudas a Babcock Wilcox Española S.A.» Revista de Derecho vLex 2001eko uztaila.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]