Sirenatxoa (Kopenhage)
Sirenatxoa (Kopenhage) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Edvard Eriksen (mul) |
Sorrera-urtea | 1913 |
Komisarioa | Carl Jacobsen (en) |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | brontzea |
Dimentsioak | 125 () cm |
Pisua | 175 kilogramo |
Genero artistikoa | biluzia, arte publikoa eta estatua |
Deskribapena | |
Oinarritua | Sirenatxoa |
Kokapena | |
Lekua | Langelinie |
Estatu burujabe | Danimarka |
Estatu | Danimarka |
Eskualdea | Hovedstaden |
Udalerria | Copenhagen Municipality |
Koordenatuak | 55°41′34″N 12°35′57″E / 55.69286°N 12.59926°E |
mermaidsculpture.dk |
Sirenatxoa (danieraz: Den lille havfrue), Kopenhageko Langelinie parkean dagoen eskultura da. Hans Christian Andersenen Sirenatxoa eleberriko pertsonaia irudikatzen du eta hiriko ikono eta monumenturik bisitatuena bihurtu da.
Eskultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Langelinieko kaiean dagoen haitz baten gainean eraiki zen. 1'25m-ko altuera du eta 175 kg-ko pisua. Brontzez egina dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carl Jacobsenek (J.C. Jacobsenen semeak) bultzatu zuen 1909an eskultura ezartzea. Izan ere Danimarkako Errege Antzokian ipuinaren inguruan egindako balletak liluratu egin baitzuen. Edvard Eriksen eskultoreak egin zuen brontzezko eskultura 1913ko abuztuaren 23an inauguratu zen. Modeloa Price dantzari famatua izan behar zen baina honek ez zuen bere gorputz biluzia egiterik nahi eta aurpegia berea bada ere gorputza egiteko eskultorearen emaztea erabili zuen eredu gisa.
Erasoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat eraso jasan ditu sirenatxoak eta sarritan konpondu behar izan da. Hiru aldiz moztu diote burua, beste behin besoa. 2004ean burka batez estali zuten Turkia Europara sartzeko kontrako protesta gisa.
Copyright
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egilea hil eta 70 urte arteko egile eskubideak ditu, hau da 2029 artekoak. Ezin da kopiarik egin Eriksen familiaren baimenik gabe ez eta argazkiak argitaratu ere.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Danieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala