Sergei Trofimov
Sergei Trofimov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nizhni Novgorod, 1995eko uztailaren 27a (29 urte) |
Herrialdea | Errusia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | izotz gaineko abiadura-patinatzailea |
Altuera | 184 zentimetro |
Sergei Sergeievitx Trofimov (errusieraz, Сергей Сергеевич Трофимов, Nizhny Novgorod, Errusia, 1995eko uztailaren 27a) izotz gainean abiadura patinajean lehiatzen den atleta errusiarra da[1].
Neguko bi Olinpiar Jokotan hartu zuen parte, 2018an eta 2022an; Pekinen 2022an zilarrezko domina lortu zuen ROC ordezkatzen, taldekako jazarpen proban Daniil Aldoxkin eta Ruslan Zakharovekin batera[2]. Kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Pekingo 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.
2019 eta 2021 urteen artean, lau domina irabazi zituen Banakako Distantziako Abiadura-patinajeko Munduko Txapelketan[2].
Nazioarteko lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Pekin ( Txina) | Taldekako jazarpena | |
Distantzia Banakako Munduko Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Inzell ( Alemania) | Taldekako jazarpena | |
2020 | Salt Lake City ( AEB) | Taldekako jazarpena | |
2021 | Heerenveen ( Herbehereak) | 5.000 m | |
2021 | Heerenveen ( Herbehereak) | Taldekako jazarpena |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Serguéi Trofímov». Base de datos de la ISU (Ingelesez).
- ↑ a b «Serguéi Trofímov» en speedskatingstats.com (Ingelesez).