Edukira joan

Sektore ekonomiko

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Sektore ekonomikoen pisuak irudikatzen dituen diagrama. Ekonomia zenbat eta aberatsago (eskuinerantz), lehen sektoreak (horiz) garrantzi txikiagoa erakusten du, hirugarren sektorea (marroiz) berriz gero eta garrantzitsuagoa da.

Ekonomia hainbat adarretan zatituz, sektore ekonomikoak sortzen dira. Halaber, sektore ekonomikoak hainbat azpisektoretan zatitzen dira. Sektore ekonomikoen zatiketa hainbat eratara egin daiteke, ondoren zehazten denez.

Ekoizpen faseari buruzko sektoreak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Nekazaritza
  2. Abeltzaintza
  3. Arrantza
  4. Meatzaritza
  5. Basogintza
  1. Elikagaigintza.
  2. Ehungintza
  3. Metalaren industria.
  4. Industria kimikoa.
  5. Sektore teknologikoa.
  6. Eraikuntza sektorea.
  7. Energia sektorea.
  8. Industria sektorea.
  9. Burdingintza (burdin mineralaren erauzketa izan ezik).
  1. Osasuna
  2. Hezkuntza
  3. Segurtasuna
  4. Garraioa.
  5. Komunikazio-zerbitzuak
  6. Finantza-zerbitzuak
  7. Merkataritza
  8. Turismo zerbitzua.

Berrikitan, laugarren sektorea bat eratu da, informazioaren eta ezagutzaren inguruko jarduera ekonomikoak biltzen dituena. Bosgarren sektore bat ere aipatu izan da.

Jean Fourastié eta Colin Clark ekonomialariek diotenez, ekonomien garapenak aldaketa hau dakar: ekonomia tradizionaletan lehen sektorea nagusi izatetik, ekonomia aurreratuetan hirugarren sektorea nagusi izatera.

Jabetzari buruzko sektoreak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait herrialdetako populazio enplegatuaren banaketa sektoreka XXI. mende hasieran.[1][2][3]

Biztanleria enplegatua sektoreka
Herrialdea Lehen sektorea Bigarren sektorea Hirugarren sektorea
AEB (2007) % 1,4 % 21,0 % 78,0
Alemania (2010) % 2,1 % 24,4 % 73,5
Austria (2010) % 4,3 % 26,9 % 68,8
Botswana (2005) % 2,0 % 53,0 % 45,0
Erresuma Batua (2010) % 1,9 % 18,7 % 79,4
Euskal Herria (2001) % 3,0 % 35,4 % 61,6
Guatemala (2002) % 39,0 % 20,0 % 38,0
Japonia (2007) % 4,0 % 28,0 % 67,0
Suitza (2010) % 3,4 % 22,8 % 73,8

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Der Fischer Weltalmanach 2008. Frankfurt am Main 2007.
  2. Der Fischer Weltalmanach 2012. Frankfurt am Main 2011.
  3. Enplegatuak, lan egiten duten sektore ekonomikoaren arabera. Euskal Herria, 2001. Datutalaia / Jendartea / Sektore ekonomikoak (Noiz kontsultatua: 2023-3-6).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]