Sekhaenra I.a
Sekhaenra I.a | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XVII. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Leinua | Egiptoko XIII. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Sekhaenra I.a, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, K. a. 1640 inguruan gobernatu zuena.
Bere tronu izena, Sekhaenra, ziuraski, Turineko Errege Kanonean idatzia zegoen, VII.20 erregistroan, baina bere erregealdiaren iraupenarekin batera agertzen zen papiro zatia oso kaltetua dago. Partzialki ulertzen ez den faraoi bat du aurretik, "en...ra", VII.19 erregistroan, eta, ondoren, "Mer...ra" du, VII.21 erregistroan.
Errege honek, Egiptoren zati txiki batean soilik gobernatu zuen, XIV, XV eta XVI. dinastietako gobernarien garaikidea zelarik. Egiptoko XIII. dinastiako azken agintariek, soilik Tebasetik gertuko tokietan gobernatu zuten, Goi Egipton.
Garai honetan, ohi hikso deituriko erregeek, Egiptoko XV. dinastiakoak zirenak, Menfis konkistatu eta Behe Egipto domeinatzen zuten, ia Egipto guztiko biztanleak zergari bihurtuz.
Ryholtek, Sekhaenra, Egiptoko XIV. dinastiako lehen faraoia dela uste du.
Bere garaiko testigutzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere izena, honako hauetan idatzia dago:
- Deir el-Bahariko Mentuhotep II.aren hil tenplutik datorren txatal batean.
Aurrekoa Sonebmiyu |
Egiptoko faraoia Egiptoko XIII. dinastia |
Ondorengoa Merkheperra |