Edukira joan

Sean Connery

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sean Connery

(1983)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakThomas Sean Connery
JaiotzaFountainbridge eta Edinburgo1930eko abuztuaren 25a
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaLyford Cay (en) Itzuli
Domaine de Terre Blanche (en) Itzuli
Kranidi (en) Itzuli
Marbella
Edinburgo
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLyford Cay (en) Itzuli2020ko urriaren 31 (90 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: arnas gutxiegitasuna
Aurikulako fibrilazioa
Familia
AitaJoseph Connery
AmaEuphemia McLean
Ezkontidea(k)Diane Cilento  (1962 -  1973)
Micheline Roquebrune (en) Itzuli  (1975eko maiatzaren 6a -  2020ko urriaren 31)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaTollcross Primary School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, karaktere aktorea, aktorea, zinema ekoizlea, antzerki aktorea, gidoilaria, telebista-aktorea, ahots-aktorea, milkman (en) Itzuli, futbolaria eta film-zuzendaria
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Altuera1,89 metro
Lantokia(k)Erresuma Batua
Enplegatzailea(k)St. Cuthbert's Co-operative Society (en) Itzuli  (1944 -  1950)
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraRoyal Navy
Graduaable seaman (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Eskoziako Alderdi Nazionala

seanconnery.com
IMDB: nm0000125 Allocine: 1541 Rottentomatoes: celebrity/sean_connery Allmovie: p10646 139104 Metacritic: person/sean-connery TV.com: people/sean-connery IBDB: 23802
iTunes: 63770 Last fm: Sean+Connery Musicbrainz: f33200c9-7d8c-4918-9a19-12ff974d4e51 Discogs: 548959 Allmusic: mn0001324530 Find a Grave: 217867318 Deezer: 4574155 Edit the value on Wikidata

Sir Thomas Sean Connery (Fountainbridge, Edinburgh, 1930eko abuztuaren 25a - Lyford Cay, Nassau, Bahamak, 2020ko urriaren 31)[1] eskoziar zinema aktore eta ekoizlea izan zen, James Bonden rola jokatzeagatik famatu egin zena.

Oscar Sari bat, bi BAFTA sari, hiru Urrezko Globo eta Henrietta sari bat irabazi zituen. 1989an, "Bizirik zegoen gizonik sexiena" izendatu zuen People aldizkariak, eta "Mendeko gizonik sexiena" 1999an. Elisabet II.ak eskoziar zaldun izendatu zuen 2000ko uztailean.

Thomas Sean Connery Edinburghen jaio zen 1930eko abuztuaren 25ean. Aita kamioilaria zuen eta ama garbitzailea: maiz onartu izan zuenez, umetan pobrezia pairatua zen. Hamahiru urterekin eskola utzi eta esne banatzaile aritu zen eta armadan zazpi urtean ibili, harik eta Mister Unibertso lehiaketan izena eman, eta Londresera egindako bidaia hura antzerkian lehen saiakerak egiteko baliatu zuen arte.[1]

1951n, South Pacific izan zuen lehenbiziko antzerki obra, eta 1956an egin zuen lehen filma, Lewis Allenen Another Time, Another Place. James Bond agentea gorpuzteak ekarri zion ospea; 1962an egin zuen munduko espioi famatuena bihurtu zenaren lehen filma, Dr. No. 1962-1971 bitartean, serieko sei filmetako protagonista izan zen. Horiek filmatu bitartean, Alfred Hitchcockek zuzendutako Marnie filmean (1964) parte hartu zuen.[1]

1970eko hamarkadan, hainbat genero eta estilotako filmetara eraman zuen bere talentua. Sidney Lumet zinemagilearekin hainbatetan egin zuen lan (The Anderson tapes, 1971; The Offence, 1972; Murder on the Orient Express, 1974), Michael Cainerekin eta John Hustonen aginduetara Rudyard Kiplingen Indiara joan zen (Errege nahi zuen gizona, 1975), John Miliusekin The Wind and the Lion (1975) egin zuen, eta bertan buruzagi berberea izan zen, eta iraultza aurreko Kuban ere izan zen Richard Lesterren Cuba-n. Euskal Herriarekin ere izan zuen nolabaiteko harremana, 1976an Robin and Marian Nafarroan filmatu baitzuten parte handi batean, Artaxoan, hain zuzen ere.[1]

James Bond agentearena beste behin egin zuen 1983an: Never Say Never Again. 1988an, Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria eman zioten The Untouchables filmagatik. Aipagarriak ditu beste film hauek ere: Der Name der Rose (1986), Highlander (1986), Indiana Jones and the Last Crusade (1989), The Hunt for Red October (1990), Dragonheart (1996), The Rock (1996), eta Forrester agerira (2000).

Bizitza personala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Babes argia azaldu zion beti Eskoziaren independentziari eta, 2014. urtean egindako erreferendumean lehen lerroko garrantzirik hartu ez bazuen ere, kanpaina egin zuen baiezkoaren alde. Abertzaletasun hori bera igar daiteke 2008an argitaratu zuen autobiografiaren tituluan ere: Being a Scot ("Eskoziarra izanik").[1]

Diane Cilento emazte ohiak, esaterako, elkarrekin egon ziren aldian, aktoreak behin baino gehiagotan kolpatu zuela salatu zuen bere memorietan. Aktoreak akusazioei pisua kendu nahi izan zien, eta beren harremanaren haustura ez gainditzeagatik mendeku hartzen saiatzea aurpegiratu zion.[1]

Horrez gainera, zergak ordaintzeari izkin egin izanaren akusazioa ere beti izan zuen gainean. Suitzan egindako negozio batzuengatik ere izan zen epaitegietan, eta Espainiak ere deklaratzera deitu zuen 1999an Marbellan zuen etxearen salmentagatik. Gaixo zegoela argudiatuz saihestu zuen epaitegira joatea eta, azkenean, haren aurkako kargurik gabe itxi zuten kasua.[1]

Filmografia hautatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2003 The League of Extraordinary Gentlemen Allan Quatermain
2000 Finding Forrester William Forrester
1999 Entrapment Robert MacDougal Ekoizlea ere
1998 Playing by Heart Paul
1998 The Avengers Sir August de Wynter
1996 The Rock John Patrick Mason Ekoizle zuzendaria ere
Dragonheart Draco Dragoiaren ahotsa
1995 First Knight King Arthur
Just Cause Paul Armstrong
1994 A Good Man in Africa Alex Murray doktorea
1993 Rising Sun John Connor kapitaina Ekoizle zuzendaria ere
1992 Medicine Man Robert Campbell doktorea
1991 Robin Hood: Prince of Thieves Rikardo Lehoi Bihotza Krediturik gabe
Highlander II: The Quickening Juan Sanchez Vila-Lobos Ramirez
1990 The Russia House Bartholomew 'Barley' Scott Blair
The Hunt for Red October Marko Ramius kapitaina
1989 Family Business Jessie McMullen
Indiana Jones and the Last Crusade Henry Jones prefesorea
1988 The Presidio Alan Caldwell eniente kolonela
1987 The Untouchables Jim Malone
1986 Der Name der Rose William Baskervillegoa
Highlander Juan Sanchez Vila-Lobos Ramirez
1984 Sword of the Valiant: The Legend of Sir Gawain and the Green Knight Zaldun Orlegia
1983 Never Say Never Again James Bond
Sean Connery's Edinburgh Bere burua antzeztuz Agerpen laburra
1982 Wrong Is Right Patrick Ale
Five Days One Summer Douglas Meredith
G'ole! Narratzailea Dokumentala
1981 Time Bandits Agamemnon erregea/Suhiltzailea
Outland O'Niel
1979 Cuba Robert Dapes maiorra
Meteor Paul Bradley profesorea
The First Great Train Robbery Edward Pierce/John Simms/Geoffrey
1977 A Bridge Too Far Roy Urquhart jeneral maiorra
1976 The Next Man Khalil Abdul-Muhsen
Robin and Marian Robin Hood
1975 Errege nahi zuen gizona Daniel Dravot
The Wind and the Lion Mulay Achmed Mohammed o-Raisuli Bikaina
The Dream Factory Bere burua antzeztuz Dokumentala
Ransom Nils Tahlvik
1974 Murder on the Orient Express Arbuthnot koronela
Zardoz Zed
1973 The Offence Johnson detektibe sarjentua
1972 A Spain Golf Course Bere beurua antzeztuz Agerpen laburra
1971 Diamonds Are Forever James Bond
The Anderson Tapes John Anderson
Krasnaya palatka Roald Amundsen
1970 The Molly Maguires Jack Kehoe
1969 The Bowler and the Bonnet Bere burua antzeztuz Dokumentalaren zuzendaria
1968 Shalako Moises Zebulon 'Shalako' Carlin
1967 You Only Live Twice James Bond
1966 A Fine Madness Samson Shillitoe
A New World Bere burua antzeztuz Kameoa
1965 Thunderball James Bond
The Hill Trooper Joe Roberts
1964 Goldfinger James Bond
Marnie Mark Rutland
1963 From Russia with Love James Bond
1962 Dr. No James Bond

Filmen zuzendaria eta izenburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmen zuzendaria eta itzuli bada beste hizkuntza batera (gaztelania, frantsesa, euskara, katalana edo galiziera) beste izenburu batekin taula honetan ikus daiteke:

Urtea Filma Zuzendaria Beste izenburu batzuk
1954 Lilacs in the Spring Herbert Wilcox gaztelaniaz: La reconciliación frantsesez: Voyage en Birmanie
1957 Time Lock Gerald Thomas gaztelaniaz: Tumba de acero
1957 Hell Drivers Cy Endfield gaztelaniaz: Ruta infernal frantsesez: Train d'enfer katalanez: Ruta infernal
1957 Action of the Tiger Terence Young gaztelaniaz: La frontera del terror frantsesez: Au bord du volcan
1957 No Road Back Montgomery Tully
1958 Another Time, Another Place Lewis Allen gaztelaniaz: Brumas de inquietud frantsesez: Je pleure mon amour
1958 A Night to Remember Roy Ward Baker gaztelaniaz: La última noche del Titanic frantsesez: Atlantique, latitude 41° katalanez: L'última nit del Titanic
1959 Darby O'Gill and the Little People Robert Stevenson gaztelaniaz: Darby O'Gill y el rey de los duendes frantsesez: Darby O'Gill et les Farfadets
1959 Tarzan's Greatest Adventure John Guillermin gaztelaniaz: La gran aventura de Tarzán frantsesez: La Plus Grande Aventure de Tarzan
1961 The Frightened City John Lemont gaztelaniaz: La ciudad bajo el terror frantsesez: L'Enquête mystérieuse
1961 On the Fiddle Cyril Frankel gaztelaniaz: Operación Snafu frantsesez: Deux des commandos
1961 Anna Karenina Rudolph Cartier katalanez: Anna Karènina
1961 Macbeth Paul Almond
1962 Dr. No Terence Young frantsesez: James Bond 007 contre Dr No katalanez: Agent 007 contra el Dr. No galizieraz: 007 contra o doutor No
1962 The Longest Day Ken Annakin gaztelaniaz: El día más largo frantsesez: Le Jour le plus long
1963 From Russia with Love Terence Young gaztelaniaz: Desde Rusia con amor frantsesez: Bons Baisers de Russie katalanez: Des de Rússia amb amor galizieraz: Desde Rusia con amor
1964 Woman of Straw Basil Dearden gaztelaniaz: La mujer de paja frantsesez: La Femme de paille
1964 Marnie Alfred Hitchcock frantsesez: Pas de printemps pour Marnie
1965 The Hill Sidney Lumet gaztelaniaz: La colina frantsesez: La Colline des hommes perdus
1965 Thunderball Terence Young gaztelaniaz: Operación Trueno frantsesez: Opération Tonnerre katalanez: Operació Tro galizieraz: Operación Trono
1965 Goldfinger Guy Hamilton galizieraz: James Bond contra Goldfinger
1966 A Fine Madness Irvin Kershner gaztelaniaz: Un loco maravilloso frantsesez: L'Homme à la tête fêlée
1966 Un monde nouveau Vittorio De Sica gaztelaniaz: El mundo joven
1967 The Bowler and the Bunnet Sean Connery
1967 You Only Live Twice Lewis Gilbert gaztelaniaz: Sólo se vive dos veces frantsesez: On ne vit que deux fois katalanez: Només es viu dues vegades galizieraz: Só se vive dúas veces
1968 Shalako Edward Dmytryk
1969 The Red Tent Mikhail Kalatozov gaztelaniaz: La tienda roja frantsesez: La Tente rouge
1970 The Molly Maguires Martin Ritt gaztelaniaz: Odio en las entrañas frantsesez: Traître sur commande katalanez: Odi a les entranyes
1971 The Anderson Tapes Sidney Lumet gaztelaniaz: Supergolpe en Manhattan frantsesez: Le Dossier Anderson katalanez: Gran robatori a Manhattan
1971 Diamonds Are Forever Guy Hamilton frantsesez: Les diamants sont éternels katalanez: Diamants per a l'eternitat galizieraz: Diamantes para a eternidade
1973 The Offence Sidney Lumet gaztelaniaz: La ofensa katalanez: El delicte galizieraz: A ofensa
1974 Zardoz John Boorman
1974 Ransom Caspar Wrede gaztelaniaz: Aeropuerto: S.O.S. vuelo secuestrado frantsesez: Un homme voit rouge
1974 Murder on the Orient Express Sidney Lumet gaztelaniaz: Asesinato en el Orient Express frantsesez: Le Crime de l'Orient-Express katalanez: Assassinat a l'Orient Express galizieraz: Asasinato no Orient Express
1975 The Wind and the Lion John Milius gaztelaniaz: El viento y el león frantsesez: Le Lion et le Vent katalanez: El vent i el lleó
1975 The Man Who Would Be King John Huston gaztelaniaz: The man who would be king frantsesez: L'Homme qui voulut être roi euskaraz: « Errege nahi zuen gizona » katalanez: L'home que volia ser rei galizieraz: O home que puido reinar
1976 The Next Man Richard C. Sarafian frantsesez: Meurtre pour un homme seul
1976 Robin and Marian Richard Lester gaztelaniaz: Robin y Marian frantsesez: La Rose et la Flèche katalanez: Robin i Marian
1977 A Bridge Too Far Richard Attenborough frantsesez: Un pont trop loin katalanez: Un pont massa llunyà
1978 The First Great Train Robbery Michael Crichton gaztelaniaz: El primer gran asalto al tren frantsesez: La Grande Attaque du train d'or katalanez: El gran robatori del tren
1979 Cuba Richard Lester
1979 Meteor Ronald Neame gaztelaniaz: Meteoro
1981 Time Bandits Terry Gilliam frantsesez: Bandits, bandits katalanez: Els herois del temps galizieraz: Os heroes do tempo
1981 Outland Peter Hyams gaztelaniaz: Atmósfera cero katalanez: Atmosfera zero galizieraz: Atmosfera cero
1982 Five Days One Summer Fred Zinnemann gaztelaniaz: Cinco dias un verano frantsesez: Cinq Jours, ce printemps-là
1982 G'olé! Tom Clegg
1982 Wrong Is Right Richard Brooks frantsesez: Meurtres en direct katalanez: Objectiu mortal
1983 Never Say Never Again Irvin Kershner gaztelaniaz: Nunca digas nunca jamás frantsesez: Jamais plus jamais katalanez: Mai diguis mai més galizieraz: 007: Nunca digas endexamais
1984 Sword of the Valiant Stephen Weeks gaztelaniaz: El caballero verde (1984) frantsesez: L'Épée du vaillant katalanez: L'espasa del cavaller
1986 The Name of the Rose Jean-Jacques Annaud gaztelaniaz: El nombre de la rosa frantsesez: Le Nom de la rose euskaraz: « Der Name der Rose » katalanez: El nom de la rosa galizieraz: O nome da rosa
1986 Highlander Russell Mulcahy
1987 The Untouchables Brian De Palma frantsesez: Les Incorruptibles katalanez: Els intocables d'Elliot Ness galizieraz: Os intocables de Eliot Ness
1988 Memories of Me Henry Winkler
1988 The Presidio Peter Hyams gaztelaniaz: Más fuerte que el odio frantsesez: Presidio, base militaire, San Francisco katalanez: Més fort que l'odi
1989 Indiana Jones and the Last Crusade Steven Spielberg gaztelaniaz: Indiana Jones y la última cruzada frantsesez: Indiana Jones et la Dernière Croisade katalanez: Indiana Jones i l'última croada galizieraz: Indiana Jones e a última cruzada
1989 Family Business Sidney Lumet gaztelaniaz: Negocios de familia katalanez: Negocis de família
1990 The Russia House Fred Schepisi gaztelaniaz: La casa Rusia frantsesez: La Maison Russie katalanez: La casa Rússia
1990 The Hunt for Red October John McTiernan gaztelaniaz: La caza del Octubre Rojo frantsesez: À la poursuite d'Octobre rouge katalanez: La caça de l'Octubre Roig
1991 Robin Hood: Prince of Thieves Kevin Reynolds gaztelaniaz: Robin Hood, príncipe de los ladrones frantsesez: Robin des Bois, prince des voleurs katalanez: Robin Hood: Príncep dels lladres galizieraz: Robin Hood, príncipe dos ladróns
1991 Highlander II: The Quickening Russell Mulcahy frantsesez: Highlander, le retour katalanez: Els immortals 2: El desafiament galizieraz: Os inmortais II
1992 Medicine Man John McTiernan
1993 Rising Sun Philip Kaufman gaztelaniaz: Sol naciente frantsesez: Soleil levant katalanez: Sol naixent
1994 A Good Man in Africa Bruce Beresford gaztelaniaz: Un buen hombre en África frantsesez: Un Anglais sous les tropiques katalanez: Un bon home a l'Àfrica
1995 First Knight Jerry Zucker frantsesez: Lancelot, le premier chevalier
1995 Just Cause Arne Glimcher frantsesez: Juste Cause
1996 Dragonheart Rob Cohen frantsesez: Cœur de dragon
1996 The Rock Michael Bay gaztelaniaz: La Roca frantsesez: Rock
1998 Playing by Heart Willard Carroll gaztelaniaz: Jugando con el corazón frantsesez: La Carte du cœur
1998 The Avengers Jeremiah S. Chechik gaztelaniaz: Los vengadores frantsesez: Chapeau melon et bottes de cuir katalanez: Els venjadors
1998 Junket Whore Debbie Melnyk
1999 Entrapment Jon Amiel gaztelaniaz: La trampa frantsesez: Haute Voltige
2000 Finding Forrester Gus Van Sant gaztelaniaz: Descubriendo a Forrester frantsesez: À la rencontre de Forrester katalanez: A la recerca d'en Forrester
2002 Catch Me If You Can Steven Spielberg gaztelaniaz: Atrápame si puedes frantsesez: Arrête-moi si tu peux
2003 The League of Extraordinary Gentlemen Stephen Norrington frantsesez: La Ligue des gentlemen extraordinaires katalanez: La lliga dels homes extraordinaris
2009 Massimo Spano
2011 Infinite Space: The Architecture of John Lautner Murray Grigor
Urtea Saria Kategoria Filma Erref.
1987 Oscar Sariak Taldeko gizonezko aktore onena The Untouchables Irabazlea [2]
1987 British Academy Film Awards Gizonezko aktore onena Der Name der Rose Irabazlea [3]
Taldeko gizonezko aktore onena The Untouchables Proposatua [4]
1989 Indiana Jones and the Last Crusade Proposatua [5]
1990 Gizonezko aktore protagonista onena The Hunt for Red October Proposatua [6]
1998 BAFTA Fellowship Jasotzailea [5]
1965 Urrezko Globo Sariak Henrietta Award (World Film Favorite – Gizonezkoa) Proposatua [7]
1968 Proposatua [7]
1972 Irabazlea [8]
1987 Taldeko gizonezko aktore onena The Untouchables Irabazlea [9]
1989 Indiana Jones and the Last Crusade Proposatua [10]
1995 Cecil B. DeMille saria Jasotzailea [11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Astiz, Iñigo. Sean Connery aktorea hil da. Berria, 2020ko urriak 31, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  2. Cieply, Michael. Last Emperor Reigns Over Oscar Ceremonies : Best Picture Winner Adds Eight Other Awards; Cher and Douglas Take Top Prizes for Acting. Los Angeles Times, 1988ko apirilak 12, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
  3. 1988 BAFTA Awards. awards.bafta.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
  4. 1988 Film Actor in a Supporting Role | BAFTA Awards. awards.bafta.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
  5. a b Film in 1990 | BAFTA Awards. awards.bafta.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
  6. BAFTA Awards. awards.bafta.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
  7. a b Golden Globe Awards. hfpa.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
  8. Winners & Nominees World Film Favorites. goldenglobes.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
  9. Finke, Nikki. 'Emperor' Reigns at Golden Globes. articles.latimes.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
  10. Dutka, Elaine. Globes Enter the '90s With a Nod Toward Social Relevance. articles.latimes.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).
  11. The Golden Globes, goldenglobes.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-5).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]