Sara Andrés Barrio
Sara Andrés Barrio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1986ko abuztuaren 21a (38 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | Paralympic athlete (en) eta preschool teacher (en) |
saraandres.es | |
Sara Andres Barrio (Madril, 1986ko abuztuaren 21a) madrildar maistra eta atleta paralinpikoa da, eta abiadura eta luzera jauziko probetan lehiatzen da nazioarteko atletismo lehiaketetan. Udako Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuen 2016an, 2020an zein 2024an. Munduko brontzezko domina bikoitza du, eta Europako zilarrezko domina abiaduran.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarak hanka biak galdu zituen 2011n izandako auto istripu batean; karate eta tenis amateurrean jarduten zuen, istripua izan aurretik.[1][2][3]
Sarak haurrentzako liburu bat idatzi zuen, 2019an argitaratua, ¿Sabes quién soy? (Badakizu nor naizen?) izenburupean. Zaletasun eta ezintasun ezberdinak dituzten bost pertsonaiaren 36 orrialdeko liburu ilustratua da; pertsonaiek euren egunerokoa nola bizi duten azaltzen du liburuak, eta estereotipoak apurtu. Villanueva de la Cañadan ere lan egiten du lehen hezkuntzako irakasle lanetan; eszedentzia hartu zuen 2019an, 2020ko Udako Joko Paralinpikoetarako prestatzeko eta entrenatzeko.[4][5]
Kirol egokitua dela eta hauxe san zuen:[6]
«Nahi dudana da umeek txikitatik ikustea beste errealitate batzuk existitzen direla, abenturak eta istorioak kontatzea, errespetua edo enpatia bezalako balioak. Eta, batez ere, kaletik joan eta pertsona itsu bat txakur gidari batekin edo gurpil aulkian edo protesiekin ikusten dutenean, ez daitezela beldurtu. Ez diezaiotela beldurrik izan errealitate arrotz horri, baizik eta ezaguna izan dadila haientzat, eta, batez ere, erreferentziak izan ditzatela.»[6]
Paralinpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024an Parisen 10. postua lortu zuen ñuzera jauzian, 100 metroko lasterketan 4. postua.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Sara Andres Barrio - IPC Profile» ipc.infostradasports.com.
- ↑ «Sara Andres Barrio — Perfil» Paralímpicos.
- ↑ «Sara Andrés, la atleta biónica que vuela más allá de los límites» dxtadaptado.com.
- ↑ «Sara Andrés Barrio: la atleta paralímpica que enseña a los niños a aceptar la discapacidad» Runners World.
- ↑ «Sara Andrés Barrio» Palabras de Agua.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) González, Sara. (2024-09-05). «Sara Andrés, una profesora de primaria y medallista en París: “Quiero que los niños vean desde pequeños que existen otras realidades”» El País (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) González, Sara. (2024-09-05). «Sara Andrés, una profesora de primaria y medallista en París: “Quiero que los niños vean desde pequeños que existen otras realidades”» El País (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).