Santiagotarrak Kirol Elkartea
| ||||
---|---|---|---|---|
Kokapena Autonomia erkidegoa Herrialdea Eskualdea Herria |
Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Bidasoaldea Irun | |||
Ibaia |
Bidasoa | |||
Sorrera |
1965 | |||
Jarduera nagusiak |
Arraunketa eta piraguismoa | |||
Kirolari olinpikoak |
Ander Elosegi, Izaskun Aranburu, Pedro Alegre eta Esteban Arakama | |||
Kolorea |
Gorria | |||
Kirolari kopurua[1] - Ur lasaietan - Ur bizietan - Arraunean - Bazkide kopurua |
83 48 53 622 | |||
Webgune ofiziala |
http://www.santiagotarrak.com/ |
Santiagotarrak Kirol Elkartea, arraunean eta piraguismoan aritzen den, eta Irunen dagoen kluba da. 1965ean sortu zen piraguismoarekin batera, eta gaur egun beste hainbat kiroletan ere dihardu. Irabazi asmorik gabeko elkarte pribatua da; nortasun juridiko propioa du, eta kirol modalitate hauetan aritzen da bereziki:
- Piraguismoan: Ur bizietan eta Ur lasaietan (pistan)
- Arraunketan: Banku mugikorrean (olinpikoa) eta Banku finkoan
Elkarte honen helburua jarduera fisikoa eta, orokorki, kirol jarduera sustatzea da, eta, bereziki, Piraguismoa eta Arraunketa. Hori dela eta, jarduera-programa bat eta hainbat zerbitzu gauzatzen dira helburu hauei begira: Kirol teknifikazioa, konpezioetara zuzendutako kirol-praktika eta aisialdirako piraguismo eta arraunketa.
Sarrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irunen aurki dezakegu kluba, Real Union futbol taldeak entrenatzen duen zelaiaren ondoan. Honakoa da haren helbidea: Real Union ibilbidea, 6.
Ibaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bidaso ibaiaren ondoan dago kluba. Bidasoak Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdi zeharkatzen ditu; izan ere, Auza mendian jaiotzen da (Erratzun), eta Hondarribia eta Hendaia artean itsasoratzen. Hortaz, kluba kokaleku guztiz egokia du, beti baitu gutxieneko ur maila. Hala ere, itsasgorek eta itsasbeherek eragin handia dute. Bestalde, ur bizietan aritzen direnek, San Miguel ingurura joan behar izaten dute slaloma egitera.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenago ere zenbait aurrekari izan arren, 1965ean sortu zen gaur egungo Santiagotarrak Kluba, Irungo bi kluben arteko fusioa eginez (Irundarrak eta Santiagotarrak).
1996an, piraguismoarekin hasi zen. 1974an, ur lasterrak saila hasi zen eta 1976an, arraunketa saila.
1997an, piraguismoa eta aisialdiko arraunketa sailak sortu ziren, eta helburua kirol-praktika hain lehiakorra nahi ez zutenentzako kirol-eskaintza bat ematea izan zen.
Gaur egungo instalazioetan kokatu baino lehen (Nazioarteko Zubiaren eta Gal Stadiumaren artean), piraguistek eta arraunlariek eraikitako beste pabiloi batean izan zen kluba, zeina Gal Stadiumen harmailetan baitzegoen kokatua.
Instalazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egungo instalazioak, Arraun eta kanoa udal instalazioak izenak esaten duen moduan, udal instalazioak dira (beraz, edonork dauka hori erabiltzeko eskubidea) eta 2007an egin zuten, lehenago zegoen kluba deseginez. Hau guztia askoz lehenagotik eskatzen zen gauza bat zen, lehenagoko kluba ez baitzegoen oso egoera onean; Ere esan beharra dago, lehenengo kluba 19XXan eraiki zutela bertako kirolari eta haien senideek, haien eskuekin eta medioekin.
Gaur egungo hauetaz osaturik dago[2]:
- 3 gimnasio (haietako bi bertako kirolarientzat eta bestea abonatuek bakarrik erabiltzekoa)
- Fosoak (honela deitu izan diogu beti, eta hauek eguraldi txarra eginez gero, klubaren barnean piragua edo arrauna egiteko balio dute, simulazio moduan)
- 3 aldagela (haietako bi mutilentzat eta bestea emakumeentzat)
- Elbarrrituentzako aldagelak
- Lurrun bainua (abonatuentzat dohainik eta bazkideek diruaren truke erabili dezakete)
- Bulegoak, bilera gelak, ikus-entzunezkoak egiteko gelak... (goiko pisuan)
- Hangar-ak (materiala gordetzen den lekua; abontauek bat daukate, sekzio bakoitzak bana dauka, eta gainontzekoak klubeko gauzentzat dira)
Kluba zenbakitan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010eko datan, 622 bazkide aurki ditzazkegu bertan; beste 180 kirolari inguru konpetizioetarako entrenatzen dutenak; 14 tekniko; eta 3 langile.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klubaren historian zehar, sari ako jaso ditu Santiagotarrak taldeak...
Klubak antolatzen dituen ekintzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alokairuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Piragua edo iolen (turismorako arraun ontziak) ordukako alokairuak egiten dira, bai bi pertsonentzakoa, bai banakakoak, eta ikastaroak bezala, udan (uztaila eta abuztua) izaten dira. Ibilbidea bakoitzak aukeratzen du, hori bai, klubatik hasita. Baldintza bakarra nazioarteko zubitik itsasoruntz ez joatea (segurtasun neurri moduan) da, eta begiralea eskatzeko aukera dago.
Bidaso ibaiaren jaitsiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Endarlatsako zubitik hasita, klubera iritsi artekoa izaten da, emozioa bilatzen duen jendearentzat bereziki pentsatuak daude, gorenengo mailan ur korronte handiak baitaude, geroago nekagarria egiten da klubera iristea, bertan ibaia plano egoten baita; guztira 6 bat kilometro. 2-3 ordu inguruko iraupena dauka eta taldetan egin ohi dira, begirale baten edo batzuen laguntzarekin.[3]
Udako ikastaroak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurrentzat pentsatutako ikastaroak dira, nahiz eta edonork har dezakeen parte, eta uztaila eta abustuko hilabeteetan zehar antolatzen dira. 2 asteko iraupena izaten dute, astegunetan izaten dira eta egunean ordu eta erdiko iraupena dauka. Ur lasaietako piragua, ur bizietako piragua edota arrauna egiteko aukera dago, eta orokorrean, arrakasta handia izaten dute, bertan oso ondo pasatzen baitute haurrek eta lagunak egiten dituzte, ikasteaz gain. Bestalde, ikastaro hauei esker, etorkizunean konpetizioko piraguan edo arraunean arituko diren kirolariei ateak irekitzen zaizkie. Haietan parte hartzeko gutxieneko adina 9koa da piragua egiteko eta 11koa arraunarentzat. 2010ean, aldiz, aldaketa batzuk egin ziren ur bizien sailan: aurreko urteetan klubaren inguruan egiten ziren ikastaroak, San Migelen (korronteak dauden lekura) egitera pasa zituzten. Honekin batera, ikastaroen iraupena astebetera moztu zuten, baina, denbora bikoitzarekin (hau da, 3 ordukoak), eta uste denez arrakasta izan zuen ideia horrek.
Kirolari olinpikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klubean, olinpiadetara joandako hainbat kirolari aurki ditzazkegu:
- Pedro Alegre (1984)
1981 eta 1985 arteko Munduko Txapelketa guztietan finalista suertatzeaz gain, 1984an Joko Olinpikoetan parte hartu zuen Los Angeles-en 9. postuan geldituz (1000 metrotan). Bestalde, bi aldiz irabazi du Sella ibaiaren Nazioarteko Jaitsiera k2-an (1982 eta 1983an)
- Izaskun Aranburu (1996/2000)
Mundu mailako probetan askotan garaile izandako honek, Orden del Mérito Deportivoren eskutik Zilarrezko domina jaso zuen eta emakumezko piraguista onena izendatua izan zen 1996-1999 urte bitartean. 1996an Atlantako Olinpiar jokoetan 6, postua lortu zuen k2 eta k4-an 500 metroko distantzian; 4 urte beranduago, Sidneyn parte hartu zuen k4-an 8. postua bereganatuz.
- Esteban Arakama (1996/2000)
- Ander Elosegi (2008/2011)[4][5][6][7]
Beste hainbat kirolari ezagun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ur lasaietako piraguan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pedro Martinez, Pedri[8] [9]
- Pedro Campo
- Javier Martinez, Musku, Santiagotarrak K.E-aren lehendakaria da 2007tik.
- Ion Sagrado eta Dani Prego, K2an hainbat sari irabazi dituzte, bai Euskadin, bai estatu mailan; horretaz gain nazioarteko probetan eta muduko txapeleketan konpetitzera iritsi izan dira.[10]
- Roberto Rivas
- Ivan Bengoetxea
- Borja Estonba[11][12], gaur egun, Donostia Kayak-en dago, baina Santiagotarrak-en hasi zen, eta bertan entrenatu du txikitatik.
- Olatz Zabala[13]
Ur bizietako piraguan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Juan Ramon Urtizberea
- Juanjo Olazabal
- Xabier Oregi
- Adrian Santa Cruz, gaur egun Santiagotarrak-en instazioen mantentze lanetaz arduratzen den pertsona da.
- Oscar Chanca
- Miguel Arakama
- Jone Otaño
- Joan Crespo[14]
- Emilio Herran
- Urko Zabaleta
- Xabi Taberna
- Saria Irastorza
- Ander Diez
- Iker Vicente
Arraunean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aulki mugikorrean hauek aurki ditzakegu nabarmenen artean:
- Ignacio Manzisidor
- Xabier Arellano eta Ignacio González
Santiagotarrak Kirol Elkartea | |
---|---|
Sorrera | 1994-2003 |
Herria | Irun |
Entrenatzailea | ? |
Patroia(k) | Arkaitz Diaz Endika Zaldua |
Kolorea(k) | gorria |
Trainerua | Santiagotarrak |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 ETE Liga 0 Euskadiko Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2023: Liga | ez |
Trainerua
Bandera asko lortu zituen Santiagotarrak-eko traineruak haren ibilaldi txikia izan bazen ere, 1994tik 2003ra hain zuzen ere. Lehenengo bandera 1995ean lortu zuten (Aviles-en) eta azkenekoa 2003an (Bilbon). Guztira 10 bandera lortu zituzten. Horretaz aparte 2002an Donostia Arraun Lagunak taldearekin bat egin behar izan zuten trainerua atera ahal izateko eta horri esker Kontxako Banderan arraun egin ahal izan zuten.
- Avilésko Bandera (1): 1995
- Hondarribiako Promozio estropada (1): 1998
- Karmen Eguneko Bandera (1): 1999.
- Trintxerpeko Bandera (1): 2000.
- Koxtaperen Bandera (1): 2000.
- Irun Hiriko Bandera (3): 2000, 2001 eta 2003.
- Ría del Asón Bandera (1): 2001.
- Bilbo Hiriko Bandera (1): 2003.
Data aipagarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bidaso ibaiaren nazioarteko jaitsiera (piraguan), uztailean inguru ospatzen dena eta jada 44 edizio eginak dituen konpetizioa. Konpetizio honetara Espainiako zein beste herrialdetako jende ugari etortzen da, eta ikusgarriena izan daiteke ibilbidearen hasieran porteatu behar den presa (Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugan dagoena).[15]
- Klubaren eguna: Urria inguru ospatzen da, eta egun horretan hainbat ekitaldi egoten dira; goizean zehar jokoak egiten dira ibaian eta sekzio desberdinetako kirolariek beste modalitateak probatzen dituzte; Ondoren, eguerdian, klubeko bazkaria egiten da nahi duten bazkide guztiekin.[16]
- Klubaren aurkezpena, urtero egiten den ekitaldia da, eta izenak dioen bezala denboraldiko kirolari taldeak aurkeztu egiten dira; azken urteko emaitzak ere aipatzen dira bertan.[17]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) http://www.diariovasco.com/v/20100324/bidasoa/santiagotarrak-para-crecer-20100324.html
- ↑ https://web.archive.org/web/20051016075115/http://www.irun.org/down/obrasciudad/SANTIAGOTARRAK.pdf
- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2010/08/29/vecinos/el-bidasoa-de-arriba-a-abajo[Betiko hautsitako esteka] Bidasoaren jaitsiera turistiko baten deskribapena
- ↑ http://www.youtube.com/watch?v=3gIjQC0Ysro&feature=related Elkarrizketa Localia-n
- ↑ http://teknopolis.elhuyar.org/ikusi.asp?Multi_Kodea=590&atala=ktek&lang=EU[Betiko hautsitako esteka] Elkarrizketa Teknopolis telebista saioan
- ↑ http://irun.hitza.info/2011/02/19/ander-elosegi-txapeldunorde-australiako-openeko-finalean/[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ http://www.youtube.com/watch?v=CJAepssB_po&feature=player_embedded Elkarrizketa Australian
- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.diariovasco.com/pg060613/prensa/noticias/Bidasoa/200606/13/DVA-BID-082.html
- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.diariovasco.com/v/20100928/bidasoa/nuevo-titulo-mundial-para-20100928.html
- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.masmar.net/esl/Pirag%C3%BCismo/Competici%C3%B3n/Ion-Sagrado-y-Dani-Prego-sacaron-billete-para-Copa-del-Mundo
- ↑ http://www.ekaitzsaies.com/albisteak/ver.php?id=eu&al=1248630058&at=1&desde=[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.diariovasco.com/20090828/bidasoa/borja-estonba-pedri-martinez-20090828.html
- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.diariovasco.com/v/20100727/bidasoa/olatz-zabala-sexta-prueba-20100727.html
- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.diariovasco.com/20090915/bidasoa/ander-elosegi-joan-crespo-20090915.html
- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.diariovasco.com/v/20100730/bidasoa/llega-descenso-bidasoa-20100730.html
- ↑ (Gaztelaniaz) http://www.bidasoaldia.com/2010/10/10/santiagotarrak-celebro-su-%E2%80%9Cdia-del-club%E2%80%9D/[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.diariovasco.com/v/20100326/bidasoa/palas-piraguas-aguas-20100326.html