Salò o le 120 giornate di Sodoma
Salò o le 120 giornate di Sodoma 1975eko Pier Paolo Pasolini italiar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Sadeko Markesak idatzitako Sodomako 120 Egunak liburuan oinarritua dago. Paolo Bonacelli, Giorgio Cataldi, Umberto Paolo Quintavalle, Aldo Valletti, Caterina Boratto, Elsa De Giorgi, Hélène Surgère, Sonia Saviange eta Inès Pellegrini aktoreek antzeztu zuten.
Heriotzaren Trilogia izena jasoko zuen hiru film saileko lehena izatea aurreikusia zegoen, alegia, aurretik Pasolinik burututako Bizitzaren Trilogia (Il Decameron, I racconti di Canterbury eta Il fiore delle Mille e una notte) zeritzonaren jarraipena, baina Pasoliniren erailketak proiektua bertan behera gelditzea suposatu zuen.
Filma botereak gizakiekin burututako gehiegikeriak nahiz faxismoaren aurkako salaketa argi eta garbia da. Italiako Errepublika Soziala hartu zuen filmerako inspirazio-iturri. Soinu banda Ennio Morricone musikagileak konposatu zuen.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1943, Italia. Etxe batean, faxismoarekin lerrokatuak dauden lau jauntxo lau emagaldu ohiekin, bi sexuetako gazte talde batekin, eta preso hartu dituzten partisano eta partisanoen seme-alabekin bilduko dira. Etxean inor ez dago jaunek ezarritako joko arauetatik kanpo: transgresio oro heriotzarekin zigortua dago. Gainera, jaunek edonoren bizitzarekin nahi eta desio duten guztia egiteko baimena dute.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Paolo Bonacelli: Dukea
- Giorgio Cataldi: Artzapezpikua
- Umberto P. Quintavalle: Magistratua
- Aldo Valletti: Presidentea
- Caterina Boratto: Castelli andrea
- Elsa De Giorgi: Maggi andrea
- Hélène Surgère: Vaccari andrea
- Sonia Saviange: Pianojolea
- Ezio Manni: Kolaboratzailea
- Inès Pellegrini: Neska esklaboa
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1975eko filmak
- Pier Paolo Pasolinik zuzendutako filmak
- Pier Paolo Pasolinik idatzitako filmak
- Sergio Cittik idatzitako filmak
- Paolo Bonacellik antzeztutako filmak
- Caterina Borattok antzeztutako filmak
- Aldo Vallettik antzeztutako filmak
- Elsa De Giorgik antzeztutako filmak
- Franco Merlik antzeztutako filmak
- Antiniska Nemourrek antzeztutako filmak
- Guido Gallettik antzeztutako filmak
- Marco Bellocchiok antzeztutako filmak
- Alberto Grimaldik ekoitzitako filmak
- United Artistsek ekoitzitako filmak
- Italiako film dramatikoak
- Frantziako film dramatikoak
- Italiako faxismoari buruzko filmak
- Bortxaketei buruzko filmak
- LGBTeei buruzko filmak
- Prostituzioari buruzko filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Film erotikoak
- Italierazko filmak
- Frantsesezko filmak
- Alemanezko filmak
- 1940ko hamarkadan girotutako filmak
- Infernua herri kulturan