Saint-Philibert eliza (Tournus)
Saint-Philibert eliza (Tournus) | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Borgoina-Franche-Comté |
Departamendua | Saona eta Loira |
Frantziako udalerri | Tournus |
Koordenatuak | 46°33′56″N 4°54′33″E / 46.565581°N 4.909108°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | IX. mendea |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Autun (-Châlon-sur-Saône-Mâcon-Cluny) (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00113488 |
Saint-Philibert eliza Erdi Aroko eliza da, antzinako abadia beneditar batetik bizirik atera den eraikin nagusia. Tournus herrian dago, Saône-et-Loire eskualdean (Frantzia). Arkitektura erromanikoaren erakusgarria da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]875. urtean Karlos II.a burusoilak San Filibertoren erlikiekin herrira etorri ziren monjeen komunitate bati eman zion Tournus. Monjeek ihes egin zuten bikingoek Noirmoutierren egindako erasotik. Hau izan zen Europa kontinentalean erregistratutako bikingoen lehen erasoa, 799. urtean.[1]
Hungariarren inbasio batek abadia kaltetu zuen 936/937an.
Abadia XVII. mendean itxi zen eta San Fililibert eliza kolegiata bihurtu zen. Frantziako beste eliza asko bezala, arrazoimenaren tenplu gisa sekularizatu zuten Frantziako Iraultzan. 1801eko Konkordatuaren ondoren, berriz ekin zitzaion kultu katoliko erromatarrari.
Arkitektura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun uste da elizaren lehen zatiak XI. mendekoak direla. Borgoñako lehen estilo erromanikoan hasi ziren eraikitzen.[2]
Eliza barruti gotortu batean dago, eta defentsa faktore bat izan zen eraikinaren diseinuan. Mendebaldeko fatxada harrizkoa dela esan daiteke, harlangaitz astuneko hormak eta leiho gutxi baititu.
Barrualdea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nabea kanoi gangaz estalita dago, zutabe zilindriko altuetan bermatuta. Kanoi-gangak ez dira ohikoak, zeharkakoak baitira: nabean zehar korritzen duen kanoi ganga luze baten ordez, kanoi ganga txikiagoek zeharkatzen dute nabea. Moldaketa horrek lagundu egiten dio ingeniaritzari, alboko bultzada saihestuz, baina ez da ederra eta ez da inoiz errepikatu.[3]
Kontserbazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eliza 1840ko monumentu historikoen zerrendan sartu zen.[2]
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Mendebaldeko fatxada
-
Absidea
-
Klaustroa
-
Dorrea
-
Ataria
-
Kriptako zutabe batzuk erromatar jatorrikoak dira
-
Gangetako fresko bat
-
Erdiko nabea
-
Kanoi gangak
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Sawyer, Peter. "The Viking Expansion." The Cambridge History of Scandinavia, Volume 1: Prehistory to 1520. 105
- ↑ a b «Ancienne abbaye Saint-Philibert» www.pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2023-04-20).
- ↑ Sutton, Ian. A Survey of Western Architecture. 1999.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Curé, Henri; Virey, Jean (1905), Saint-Philibert de Tournus, Paris, A. Picard
- Juenin, Pierre (1733), Tournus. Nouvelle Histoire de l'abbaye de St-Filibert et de la ville de Tournus, Dijon, Antoine de Fay
- Miré, Georges de; Valléry-Radot, J. (1955), Saint-Philibert de Tournus, Inventaire monumental, vol. 1, Paris
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tournuseko web orrialdeko fitxa: https://www.tournus.fr/le-site-abbatial-de-saint-philibert
- Borgoinako turismo orrialdeko fitxa: https://www.bourgogne-tourisme.com/decouvrir/patrimoine-et-musees/patrimoine-religieux/les-sites-religieux-incontournables-de-bourgogne/labbaye-saint-philibert-de-tournus-chef-doeuvre-roman-a-decouvrir/