Runavík
Runavík | |
---|---|
giza kokalekua | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Faroeak |
Eskualde autonomoa | Faroe Uharteak |
Posta kodea | FO 620 |
Geografia | |
Koordenatuak | 62°06′34″N 6°43′09″W / 62.1094°N 6.7192°W |
Azalera | 82 km² |
Altuera | 0 m |
Demografia | |
Biztanleria | 584 (2020) |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1916 |
Hiri senidetuak | Ísafjörður, Hjørring Municipality (en) , Uummannaq (en) eta Egilsstaðir |
http://www.runavik.fo/ |
Runavík, Faroe uharteetako hirugarren hiri handiena da. Eysturoy uhartearen hegoaldean dago
baina udalerriak erdi eta iparraldeko lur batzuk ere hartzen ditu. Skálafjørður (Skáliko fiordoa)-ren ertzean kokaturik dago.
Udalerria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Runavík herriak berak 488 biztanle baino ez ditu, baina guztira 15 herriren arteko elkarketa da udalerria. Handienak Saltangará (910), Skáli (664), Runavík (488) eta Glyvrar (388) dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Runavík Skálafjørður fiordoko herririk berriena da, 1916an sortu baitzuen Hans Tausenek, eta Runavík izena 1938an hartu zuen. Ondoan dagoen Nes eta Toftir herriekin batera Faroetako eskualde jendetsuenetakoa osatzen du.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Industria guztia arrantzarekin erlazionatua dago. Izokina esportatzen du bereziki. Turismorako hotel pare bat eta jatetxeak ere baditu. Azkenik, petrolio indusketak egiten hastekoak dira.