Rosenkreutz elkartea
Rosenkreutz elkartea | |
---|---|
Datuak | |
Sortzailea | Christian Rosenkreuz (en) |
Rosenkreutz elkartea 1378an jaiotako Christian Rosenkreuzek sortutako elkarte ezkutu bat da. XVII. mende hasieran argitaratu ziren hiru dokumentu ezberdinek erakutsi diezagukete Rosenkreuz bera izan zela lehen Rosenkreutz Ordenaren fundatzailea. Lehen dokumentuak Fama Fraternitatis Rosae Crucis du izena, 1614an Kasselen (Alemania) agertu zena. Bigarren dokumentua lehenengoaren jarraipena da, Confessio Fraternitatis izenekoa, eta azkenik, Die Hochzeit dokumentua. Kanpotik, talde mistiko, misteriotsu eta ilun moduan deskribatzen da.
Nahiz eta Rosenkreutz elkartearekin irudi eta sinbolo ugari dauden lotuta, sinbolo nagusitzat arrosa gorria hartzen da, gurutze baten erdian jarria. Kabalan eta teosofian oinarritzen zen, eta honenbestez, talde esoteriko moduan ezagutzen da gaur egun, jardun gehiena ezkutuan jorratuz bere historian zehar. Gizartean elkartasun unibertsala bultzatzea du helburu nagusia.
Dirudienez XVII. mendearen hasieran sortu zen Alemanian, eta mende hartan zein ondorengoetan asko zabaldu zen Europan zehar. Garai hartan maila desberdinak ezarri ziren elkartean sartzeko eta aurrera egiteko; bestalde, elkartearen sinbolo eta jarduera-modu esoterikoak masoneriaren moldeetarantz bideratu ziren.
Robert Fludd Tractatus apologeticus integritatem societatis de Rosae Crucis defendens (1617) liburuan elkartearen sinesmenen oinarria ezartzen ahalegindu zen. 1838. urtean E. G. Bulwer Lytton eleberrigileak elkartea antolatu zuen Ingalaterran, Alemaniako Rosenkreutz elkartearen liturgiari jarraituz. 1892. urtean agertu zen elkartea Frantzian.
Aurrekari historikoak literaturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rosa Cruz-aren Aginduari buruzko lehen erreferentzia historikoak Fama Fraternitatis obratik datoz, Kasselen, Alemanian argitaratutakoa, 1612an. Lan esoteriko hau egile anonimo eta ezezagunekoa da, baina hala ere hainbat egilek lan hau Johann Valentin Andreaeri (1586-1654) erantsi diote. Hala ere ez dago guztiz ziurtatuta bera izan denik obra honen egilea.
Fama Fraternatis obran argitaratutakoaren arabera, Rosenkreutz elkartearen sorrera Christian Rosenkreuzi egotzi zaio, 1378an Alemanian jaiotakoari. 15 urte inguru zituela, hain zuzen, 1393an, munduko hainbat lurraldetara bidaiatzen hasi zen, besteak beste, Dhamarrera, Palestinara, Lur Santura, Egiptora eta Marokora. Lurralde hauetan ezkutuko zientzia jorratzen zuten irakasleekin aritu zen.
Bidaiak amaitu ondoren, 1407an Alemaniara itzuli zen berriro, eta bertan sortu zuen Rosenkreutz elkartea, gutxi gorabehera, zortzi gizonek osatu zutena. Baina 1484an, Christian Rosenkreuzen hiltzean, elkarteak amaiera eman zion bere ibilbideari eta gainera bere hilkutxa desagerturik egon zen hainbat urtetan zehar.
Baina urte batzuk geroago, hain zuzen 1604an, bere hilkutxa non zegoen aurkitu eta honenbestez, aurkikuntza honen ondorioz, Rosenkreutz elkartea berriro osatu zen.
Hala ere, nahiz eta Rosenkreutz elkartea osatzen duten kide askok aurrez aipaturiko historia hau onartu, denek ez dute berdin pentsatzen. Izan ere, badira gaur egun Christian Rosenkreutzen existentzia zalantzan ipintzen dutenak ere. Honenbestez, gaur egungo kide batzuen aburuz, Rosenkreutzen bizitza benetako gertaera historiko bat izan arren, beste askorentzat sinbolismoz betetako kondaira bat besterik ez da, eta honenbestez, Christian Rosenkreutz goitizen bat besterik ez zen izan, elkartearen benetako sortzaileen identitatea isilean mantentzeko. Bestalde, teoria batzuk diotenaren arabera, sortzaile horietako bat Francis Bacon filosofo ingelesa izan zitekeen.
Nahiz eta elkartearen oinarri eta zimentuak Fama Fraternatis obratik eratorriak izan, dena ez dator aipaturiko obratik, izan ere, sarrera aipatzen den moduan, beste bi obra garrantzitsuk ere pisu handia dute elkarte honen sorrera argitzeko. Batetik, Confessio Fraternitatis dugu, Kasselen argitaratua 1615an eta nahiz eta ziurtasunik egon ez arren zeinek idatzi zuen, obra hau ere Johann Valentin Andreare-ri egozten zaio.
Beste alde batetik Confessio Fraternatis obra daukagu, eta gaur egun esaten denaren arabera, Francis Bacon bera izan zen obra honen egilea. Confessio Fraternatis obra zuzenean dago kontaktuan Famarekin, izan ere, bere jarraipen baten modukoa kontsideratzen da, bertako ideiak zabaldu eta zehazten baititu. Baina Die Hochzeit obrari dagokionez, aurreko biek baino askoz ere hizkuntza mistikoago eta sinbolikoagoa du.
Testu hauen argitalpenek izugarrizko oihartzuna eduki zuten Europan zehar, eta ondorioz, hainbat berridatzitako eduki eta beste hainbat eskuorri zabaltzen hasi ziren testu hauen nondik-norakoak azaldu nahian. Hala ere, eskuorri eta berridazte hauen egileek ez zuten inoiz pentsatu nolako eraginak edukiko zituzketen horrelako lanek, Europa guztira Rosenkreutz ordenaren oinarriak zabalduz.
Sincerus Renatus
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Samuel Richterren izenordea izan zen, zeinak 1710an, Alemaniako Breslauen eduki guztiz alkimista zuen obra bat argitaratu zuen. Obrak Die warhhaffte und vollkommene Bereitung des Philosophischen Steins der Brüderschaft aus dem Orden des Gülden-und Rosen-Creutzes izena zuen.
Obra honek ere Rosenkreutz ordenaren edukiak eta oinarri nagusiak azaldu ez ezik, beste hainbat gai ere azaltzen ditu. Esaterako, Urrearen Ordena erregulatu eta kontrolatzeko hirurogeita bi lege ezberdin plazaratzen ditu: Ordenaren kide berrien onarpen eta hastapenak, Nurenbergen eta Anconan egiten ziren batzar sakratuak, Imperatorraren zereginak eta baita Ordena osatzen zutenaren arteko kideen harreman eta etiketak ere.
Hala ere, Samuel Richterrek baieztatu zuen obra honen prefazioan irakurgai hau ez dela guztiz originala, izan ere, beste obra baten kopia besterik ez da. Obra originala, Richterren hitzetan, “Artearen Irakasle” delakoarena da, baina garaian inork ez zuen jakin zein zen autore anonimo hau zehazki.
Bestalde, Rosenkreutz Ordenaren inguruan aritzen diren historialari askok baieztatu zutenez, tartean, Christian Rebisse historialari famatuak, Sincerus Renatusek deskribatu zuen Urrearen Ordena hau ez zen inoiz existitu, edo ez daude froga nahikoak hauen existentzia baieztatzeko.
Beste historialari baten hitzetan, Arthur E. Waite, obra hau guztiz lotua dago garrantzia eta eragin handia izan zuren beste obra batekin, hain zuzen, Theories As to the Authorship of the Rosicrucian Manifestos lanarekin. Waiten ustez, bi obrek iturri beretik edaten dute.
Rosenkrutztarren ikur sekretuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artelan hau Altonan, Alemanian, argitaratu zen 1785. urtean, eta hiru urte beranduago, 1788an, bigarren edizio bat inprimatu zen. Hainbat marrazkiz dago osatua, eta kutsu esoteriko eta alkimikoz osatutako irarlanak dauzka.
Askoren ustez, Rosenkreutz Ordenaren historiaren obra esanguratsu eta garrantzitsuenetakoa da, eta bera baino garrantzia handiagoa eduki dutenak XVII. mendeko hiru manifestuak soilik izanik.
Bestalde, obra hau Ordena masoniko batek argitaratu zuen, “Antzinako Sistemako Urrezko Rosenkreutz” bezala ezagutzen denak. Ordena hau “ Hiru Ezpata” Logia alemaniarreko hainbat kidek izan zen sortua. Talde honek hainbat korronte aztertzen zituen, esaterako, alkimia, kabala eta Rosenkreutz Ordenari atxikitzen zaizkion testu eta irakasgaiak.
Gainera, talde honek bederatzi gradutan oinarritzen ziren irakas sistema propio bat erabiltzen zuen: Juniors, Theoricus, Practicus, Philosophus, Adeptus Minor, Adeptus Major, Adeptus Exemptus, Magistri eta azkenik Magi. Hezkuntza sistema mota hau 1777an Pragan ospatu zen batzar batean izan zen proposatu eta onartua. Ondoren, hainbat Rosenkrutz organizazio modernok hezkuntza sistema berbera hautatu zuten beraien ibilbiderako.
Zanoni
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1842an Edward Bulwer-Lyttonek idatzitako nobela bat da. Nobela hau Rosenkreutz Ordenaren hastapenaren oinarrietako batzuk finkatzen saiatzen da, eta horretarako, bi pertsona ezberdinen historiak plazaratzen ditu.
Bi pertsona hauek Zanoni eta Mejnour dira, zeinak beste bi pertsonei, hots, Clarence Glyndon eta Violari, Ordenaren inguruan hitz egin eta bertara sartzeko ahaleginak egiten dituzten. Honen helburua zera da, Fama Fraternatisen agertzen zen moduan, Ordenako pertsona bakoitzak ziurtatuta eduki behar duela ordezkatuko duen ondorengo duin bat, hil ondoren Ordenak indarrik ez galtzeko. Horrela, Zanoni eta Mejnour guztiz lotuta daude XVII.mendeko fraternitatearekin.
Nobela honek garrantzia oso handia eduki zuen Ordenaren historia, garapen eta zabalpenean. Izan ere, garai honetan Rosenkreutz Ordenak jada eragina galdua zuen Europako lurralde askotan, baina nobela hau argitaratu ondoren, berriz ere Ordena eta bere jardun esoterikoen jakin nahia piztu zen, batez ere Ingalaterra eta Frantzian, non nobela itzuli eta publikatua izan zen 1858an.
Rosenkreutz talde nagusiak historia modernoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1888 urte inguruan hainbat eta hainbat talde, ordena eta senidetasun berriak sortzen hasten dira Rosenkreutz Ordena originala oinarri moduan hartuz. Ustezko Christian Rosenkreuz egilearen patuari jarraipena eman nahi diote, baita Ordena originalaren harreman historiko, filosofiko eta beste hainbat esparrutako ezaugarriak plazaratu eta oinarri moduan ipiniz.
Horietako batzuk aipatzearren, kronologikoki ordenatuta: Fraternitas Rosae Crucis (1858), Societas Rosicruciana in Anglia(1865), Orden Cbalística de la Rosa Cruz (1888), Rosae Rubeae et Aureae Crucis (1892), Orden de la Rosa-Cruz del Templo y del Grial (1890), Academia Rosacruz de Alpha et Omega (1906), La Fraternidad Rosacruz (1909), La Antigua y Mística Orden de la Rosa-Cruz (1915) eta Orden Rosacruz (1988).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Waite, Arthur Edward. «THE ROSICRUCIANS» The Doctrine and Literature of the Kabalah (Cambridge University Press): 364–366. ISBN 9781139839235. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- 1803-1873., Lytton, Edward Bulwer Lytton,. (2001). Zanoni, o el secreto de los inmortales. (1a ed. argitaraldia) Valdemar ISBN 8477023670. PMC 48638380. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- «ROSICRUCIANISM AND FREEMASONRY» The Rosicrucian Enlightenment (Taylor & Francis): 262–277. ISBN 9780203280874. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- 1803-1873., Lytton, Edward Bulwer Lytton,. (2001). Zanoni, o el secreto de los inmortales. (1a ed. argitaraldia) Valdemar ISBN 8477023670. PMC 48638380. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- La Trilogia Rosacruz.. Orden Rosacruz AMORC 1998 ISBN 8492211156. PMC 807360390. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- «THE ROSICRUCIAN MANIFESTOS» The Rosicrucian Enlightenment (Taylor & Francis): 58–81. ISBN 9780203280874. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- Gérard., Galtier,. (2001). La tradición oculta : masonería egipcia, Rosacruz y Neocaballería. Oberon ISBN 8466705589. PMC 48929551. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- .
- Wieviorka, Michel. (2015-05). «Ulrich Beck (1944-2015)11La primera versión de este homenaje fue publicada en el diario Liberation, el 5 de enero de 2015. Disponible en: <http://www.liberation.fr/debats/2015/01/05/hommage-a-ulrich-beck_1174370> [Consultado el 10 de abril de 2015. Traducción del original en francés, Lorena Murillo.»] Revista Mexicana de Ciencias Políticas y Sociales 60 (224): 349–352. doi: . ISSN 0185-1918. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- .
- «Lewis, Harvey Spencer» Dictionary of Gnosis & Western Esotericism (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- .
- «THE ROSICRUCIAN MANIFESTOS» The Rosicrucian Enlightenment (Taylor & Francis): 58–81. ISBN 9780203280874. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- .
- Quitian Murcia, John Jairo. (2018-01-01). «El pecado original del psicoanálisis (reseña)» Desde el Jardín de Freud (18): 304–306. doi: . ISSN 2256-5477. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- «THE ROSICRUCIAN MANIFESTOS» The Rosicrucian Enlightenment (Taylor & Francis): 58–81. ISBN 9780203280874. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- «Historia y Distinción de Nuestra Orden» www.golden-dawn.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- «Marcas Registradas de la Aurora Dorada» www.golden-dawn.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- Toledano, S. (2015). El periodismo de investigación en España Un diagnóstico desde el futuro de la profesión. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- Gérard., Galtier,. (2001). La tradición oculta : masonería egipcia, Rosacruz y Neocaballería. Oberon ISBN 8466705589. PMC 48929551. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- «El personaje de Galván en el Baladro del sabio Merlín (1498) y la Demanda del Sancto Grial (1535) (Rosalba Lendo)» De Britania a Britonia (Peter Lang) ISBN 9783034315579. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- Christian., Rebisse,. (2007). Rosicrucian history and mysteries. Rosicrucian Collection ISBN 9780952642053. PMC 665128788. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- García-Marco, Francisco-Javier. (2011-01-01). «La Pirámide de la Información Revisitada: Enriqueciendo el Modelo Desde la Ciencia Cognitiva» El Profesional de la Informacion 20 (1): 11–24. doi: . ISSN 1386-6710. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- «Los colaboradores de Dunant en la fundación de la Cruz Roja, por el Dr J. A. Borrás, Publicado en el número 151 de «Medicina española», Valencia, octubre de 1951.» Revue Internationale de la Croix-Rouge et Bulletin international des Sociétés de la Croix-Rouge 34 (402): 499. 1952-06 doi: . ISSN 1026-8812. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- «Hermetic Order of the Golden Dawn» Dictionary of Gnosis & Western Esotericism (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- «LAS VEGAS SANDS CORP., a Nevada corporation, Plaintiff, v. UKNOWN REGISTRANTS OF www.wn0000.com, www.wn1111.com, www.wn2222.com, www.wn3333.com, www.wn4444.com, www.wn5555.com, www.wn6666.com, www.wn7777.com, www.wn8888.com, www.wn9999.com, www.112211.com, www.4456888.com, www.4489888.com, www.001148.com, and www.2289888.com, Defendants.» Gaming Law Review and Economics 20 (10): 859–868. 2016-12 doi: . ISSN 1097-5349. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- «THE ROSICRUCIAN MANIFESTOS» The Rosicrucian Enlightenment (Taylor & Francis): 58–81. ISBN 9780203280874. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- Almarcegui, Patricia. (2011-06-30). «El otro y su desplazamiento en la última literatura de viaje» Revista de literatura 73 (145): 283–290. doi: . ISSN 1988-4192. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- Pezzuto, Marcela. (2016-06). «Desde el Titicaca hasta el Guayrá: el gran viaje de Santo Tomás según dos cronistas» Cuadernos de historia (Santiago) (44): 7–27. doi: . ISSN 0719-1243. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- Sueiro Rodríguez, Victoria María. (2015-07-01). «La emigración y el exilio en la vida de Saturnino Tejera García, entre la Fraternidad y el Periodismo» Revista de Estudios Históricos de la Masonería Latinoamericana y Caribeña 7 (1) doi: . ISSN 1659-4223. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- Wilson, Cecile. (2014-01-01). «Is AMORC Rosicrucian?» Aries 14 (1): 73–94. doi: . ISSN 1567-9896. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- Almarcegui, Patricia. (2011-06-30). «El otro y su desplazamiento en la última literatura de viaje» Revista de literatura 73 (145): 283–290. doi: . ISSN 1988-4192. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- .
- La Orden de la Rosa-cruz A.M.O.R.C. responde.. [s.n.] DL 1997 ISBN 8492211148. PMC 806315154. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- Christian., Rebisse,. (2007). Rosicrucian history and mysteries. Rosicrucian Collection ISBN 9780952642053. PMC 665128788. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- Frydman, René. (2012). «La vie en suspens : la congélation d'ovocytes, pourquoi, comment ?» La maîtrise de la vie (ERES): 127. ISBN 9782749215693. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- «Memorial, oder kurtzer Entwurff, des genandten fürstl. Würtzburgischen fiscalischen Anwalts vnd praemonstratenser Ordens, handgreifflichen non juris, das Closter, Pfarr vnd Frümesz zu Schöfftersheimb, in der löblichen Graffschafft-Hohenlohe, betreffend. Gedruckt» Dutch Pamphlets Online (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- «XII. KRUMM-HELLER O MÉXICO EN LA NOVELA ROSACRUZ» México heterodoxo (Iberoamericana Vervuert): 181–192. 2013-12-31 ISBN 9783954872602. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- «GRANDES MAESTROS DE LA ADMINISTRACIÓN» Teoría General de la Administración (Editorial CESA): 67–74. 2011-09-01 ISBN 9789588722108. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- Beltrán Alonso, Haens; Mendoza Otero, Jency. (2013-06). «APROXIMACIÓN A LA RELACIÓN MASONERÍA-SOCIEDAD EN CUBA: LOS EDITORIALES DE LA REVISTA LA GRAN LOGIA ENTRE 1920-1924» Cuadernos de historia (Santiago) (38): 79–97. doi: . ISSN 0719-1243. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- Randel. (1985). «EL ANTIGUO RITO HISPÁNICO Y LA SALMODIA PRIMITIVA EN OCCIDENTE» Revista de Musicología 8 (2): 229. doi: . ISSN 0210-1459. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- Padilla, Lucio Tiburcio; Abud, Marcelo Ángel; Álvarez Iorio, Alejandro; Ballarino, Miguel; Cigalini, Claudio; Cigalini, Ignacio; Cohen, Fernando; Cruzado, José et al.. (2018-03-30). «Desarrollo de un Programa de Oclusiones Totales Crónicas en la República Argentina - Colegio Argentino de Cardioangiólogos Intervencionistas» Revista Argentina de Cardioangiología Intervencionista 9 (1): 0015–0038. doi: . ISSN 2250-7531. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- Vera Baceta, Miguel Ángel. (2014-03-26). «Presencia de los blogs en el ámbito de la Biblioteconomía y Documentación en España: ¿Se puede hablar de una "Biblogsfera"?» Anales de Documentación 17 (1) doi: . ISSN 1697-7904. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- Bogdan, Henrik. (2010). «De obeständiga religionerna. Om kollektiva självmord och frälsning i Peoples Temple, Ordre du Temple Solaire och Heaven's Gate [The Impermanent Religions: On Collective Suicide and Salvation in Peoples Temple, Ordre du Temple Solaire and Heaven’s Gate by Peter Åkerbäck»] Alternative Spirituality and Religion Review 1 (1): 54–56. doi: . ISSN 1946-0538. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- Flórez Bolívar, Roicer Alberto. (2010-07-01). «Orden público y seguridad: la protección privada de los ciudadanos en el Estado Soberano de Bolivar, 1857-1886» HiSTOReLo. Revista de Historia Regional y Local 2 (4): 44–72. doi: . ISSN 2145-132X. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- Miranda, Antonio. (2017-07-20). «DEPÓSITO LEGAL NA ENCRUZILHADA DA HIPERMODERNIDADE» PontodeAcesso 11 (1): 95. doi: . ISSN 1981-6766. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- ., .. (2010-08-31). «Sesiones de Julio, Agosto i Septiembre. Asuntos notables» Anales de la Universidad de Chile 0 (0) doi: . ISSN 0365-7779. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- González Cañal, Rafael. (2007-06-30). «Lo que son mujeres en los escenarios» Revista de literatura 69 (137): 109–124. doi: . ISSN 1988-4192. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- Pintos Peñaranda, María Luz. (2005-01-01). «Los derechos de todos los seres vivos a la luz de la fenomenología» Investigaciones Fenomenológicas 0 (4): 99. doi: . ISSN 1885-1088. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- Bruhn, Christine M; Garaiz, Daniela. (2004-09). Preguntas frecuentes sobre la irradiación de los alimentos. University of California, Agriculture and Natural Resources ISBN 9781601070562. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- Sánchez León, Pablo. (2012). «Capítulo 7. EL REVERSO DEL ORDEN Y EL ORDEN DE LOS CONCEPTOS: DEMOCRACIA Y DEMAGOGIA EN EL LIBERALISMO ESPAÑOL» Lenguajes de la modernidad en la Península Ibérica (UAM Ediciones): 217–250. ISBN 9788483443378. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
- Wieviorka, Michel. (2015-05). «Ulrich Beck (1944-2015)11La primera versión de este homenaje fue publicada en el diario Liberation, el 5 de enero de 2015. Disponible en: <http://www.liberation.fr/debats/2015/01/05/hommage-a-ulrich-beck_1174370> [Consultado el 10 de abril de 2015. Traducción del original en francés, Lorena Murillo.»] Revista Mexicana de Ciencias Políticas y Sociales 60 (224): 349–352. doi: . ISSN 0185-1918. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).