Edukira joan

Roque Joaquín de Alcubierre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roque Joaquín de Alcubierre
Bizitza
JaiotzaZaragoza1702ko abuztuaren 16a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaNapoli1780ko martxoaren 14a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkeologo klasikoa, militarra, arkeologoa eta ingeniaria
Graduakapitain
Vettii etxea, Ponpeian, Herkulanorekin batera Roque Joaquín de Alcubierrek aurkitutakoa.

Roque Joaquín de Alcubierre (Zaragoza, 1702ko abuztuak 16 - Napoli, 1780ko martxoak 14) ingeniari militar espainiarra, ezaguna Ponpeia, Herkulano eta Estabia aztarnategi arkeologikoak aurkitu zituelako.

Zaragozan ikasi zuen eta helduarora iristean armadan sartu zen boluntario, ingeniari militarren taldean, Bureta kondearen laguntzaz. Hainbat hiritan lan egin zuen, besteak beste, Gironan (gotorleku militarrak eraiki zituen han), Bartzelona eta Madril.

1738an kapitain egin zuten eta Italiara bidaiatu zuen. 1750an teniente koronela zen eta 1777an bere karrera militarraren gorenera iritsi zen landa-mariskal bihurturik.

Aurkikuntza arkeologikoak: Ponpeia eta Herkulano

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1738an, Napoliko errege zen Karlos III.aren enkarguz Portici jauregia eraikitzeko miaketa lanak egiten ari zela, Antzinateko hiri erromatar baten aztarnak topatu zituen: Herkulano. Une horretatik, behin eta berriro eskatu zion erregeari indusketak era zabal batean egiteko baimena. Urte hartan bertan lortu zuen baimen hura, nahiz eta baliabide eskasekin (bai pertsonena bai eta materialena). Zailtasun handiekin bada ere, Herkulanoko antzokia eta horma pintura ugari aurkitu zituen lehendabizi eta ondoren aurkikuntza ugari egin zituen.

1748an Antzinateko Ponpeian miaketak hasi zituen, Vesubio sumendiaren erupzioak ere harrapatu zuena, eta hain epe laburrean gertatu zenez, bizimodua zen bezala geratu zen fosildurik eta hainbat biztanle harrapaturik. Han anfiteatroaren aztarnak, Iulia Felixen etxea, hilobien bidea (Herkulanorako atearen ondoan)

Egoera berezi hark ordura arte indusketa arkeologikoak egiteko zegoen metodologia aldatzea ekarri zuen. Ordura arte, bilduma pribatu eta publikoak osatzeko lan artistikoak eta luxuzkoak bilatzen ziren.

Aurrerago beste indusketa lan batzuk zuzendu zituen: Asinio Pollioren ‘’villa’’ erromatarra (Sorrenton) eta beste hainbat aztarna Caprin, Pozzuolin eta Kumasen.

1750etik arazoak eta bere menpekoekin hika-mikak hasi ziren (batez ere, Karl Jakob Weberrekin), bere arduretatik baztertua izan zen arte eta gutxietxia eta aurkikuntzak lapurtzeaz akusatua izan zen (esate baterako, Winckelmannengandik), aragoiarra ahaztua izatera eraman zutenak.

1780an hil zen Napolin eta gaztelarren panteoian hilobiratu zuten gobernadore izan zen Karmengo gazteluan (gaur egun desagertuta dago). Fernando IV.a Borboikoa Napoliko erregeak bere alargun Ignacia Díaz-i 150 dukateko pentsioa eman zion, senarrak egindako zerbitzuengatik.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]