Edukira joan

Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa


Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea

1576ko urriaren 12a (egutegi gregorianoa) - 1612ko urtarrilaren 20a
Maximiliano II.a Habsburgokoa - Matias Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Hungariako erregea

1576ko urriaren 12a - 1608ko ekainaren 25a
Maximiliano II.a Habsburgokoa - Matias Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
21. Bohemiako erregea

1576 - 1611
Maximiliano II.a Habsburgokoa - Matias Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
printze hautesle

Bizitza
JaiotzaViena1552ko uztailaren 18a
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
Habsburgotar monarkia
HeriotzaPraga1612ko urtarrilaren 20a (59 urte)
Hobiratze lekuaSan Vito katedrala
Familia
AitaMaximiliano II.a Habsburgokoa
AmaMaría Austriakoa
Ezkontidea(k)ezkongabea
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHabsburgo
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, arte bildumagilea eta monarka
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Rodolfo II.a (Viena, 1552ko uztailaren 18a - Praga, 1612ko urtarrilaren 20a) Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea izan zen 1576-1612 bitartean, Hungaria eta Kroaziako erregea (Rodolfo I.a izenarekin, 1572-1608), Bohemiako erregea (1575-1611) eta Austriako artxidukea (1576–1608).

Maximiliano II.a enperadorearen eta Maria Austriakoaren semea eta ondorengoa izan zen; Maria Karlos Habsburgokoa edo Karlos I.a Gaztelakoa enperadorearen alaba zen. Rodolfo II.a izaera ahulekoa, gaixo antzekoa eta eszentrikoa, Pragako gazteluan bizi izan zen 1583tik 1612an hil zen arte. Alkimiari zaletasun handia zion; Madrilgo gortean, osaba Filipe II.aren ondoan ikasi zuen, eta hortxe izan zituen, hain zuzen ere, alkimiarekin lehen harremanak. Astrologia, magia eta jostailu mekanikoak ere gogoko zituen.

Rodolfo II.a ospetsu egin zen magia, alkimia, mistizismoa, eta bestelako bitxikeriei buruzko eskuizkribu eta liburu arraroen bilduma ikaragarria zuelako; besteak beste, Roger Baconenak berarenak. Ez zituen, ordea, zientziak baztertzen, eta, esaterako, Galileo Galileiren Sidereus Nunciusen ale bat jasotzen lehenetakoa izan zen.

Bere entretenimendu eta nabarmenkeria bitxietan erabat murgilduta zela, bere begikoek eta familiako beste kideek menderatu zuten, eta altxortegia poliki-poliki murriztuz joan zen.

Rodolfo I.a Hungariakoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1572an koroatu zuten Hungariako errege, eta otomandarren aurka eta noblezia hungariarraren parte handi baten alde jokatu zuen, eta Ferenc Nádasdy eta Nicolás Pálffy baroiak izan zituen inguruan. Turkiarren esku zeuden hainbat eta hainbat gotorleku hungariar berreskuratu zituzten.

Rodolfo, Germaniako enperadore eta Hamabost Urteetako Gerra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita zuen Maximiliano II.a Habsburgokoa 1576an hil ondoren, Germaniako enperadore izan zen, Bohemia koroa hartu eta urtebete geroago.

1570ean sinatutako Speyerko Itunaren ondoren, erresuma hungariarra hiru partetan banandua zegoen: mendebaldea, Habsburgotarren mende; erdialdea, turkoen mende; eta ekialdea, hungariarren printzerri transilvaniarra moldea zuena. Helburua, erreinua batzea zen; batetik, noblezia hungariarrak printze transilvaniarrarekin egin nahi zuen; bestetik, germaniarrek Habsburgotarrekin egin nahi zuten.

Rodolfok Transilvaniako printzerrian krisialdi bati aurre egin behar izan zion. Krisialdi horri Otomandar Inperioarekin zituen tirabirak gehituta, Hamabost Urteetako Gerra (1591-1606) izan zen ondorioa. 1606ko udazkenean, bake-hitzarmena sinatu zuen, eta hitzarmen horretan Transilvaniaren independentzia onartzen segitzen zuen.

Arteak asko babestu zituen; gortean hartu zituen Giuseppe Arcimboldo eta Bartholomeus Spranger margolariak. Zientziak ere babestu zituen, bai esperimentalak (astronomia, botanika edo matematikak) eta bai espekulatzaileak (alkimia, astrologia edo magia). Haren agintaldian izendatu zituzten matematikari inperial Tycho Brahe daniarra eta Johannes Kepler alemaniarra.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Aldatu lotura Wikidatan