Rochdaleko Aitzindariak
Rochdaleko Aitzindariak | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Kontsumo kooperatiba eta erakundea |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1844 |
Desagerpena | 1991 |
Rochdaleko Aitzindarien Bidezko Elkartea (Rochdale Society of Equitable Pioneers[1]) 1844an sortu zen, kontsumitzaile kooperatiba bezala[2], Ingalaterrako Manchester ondoko Rochdale hirian.
Rochdalen garrantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bazkideei dibidendua ordaintzen hasi zen lehenengoetako enpresa izan zen, kooperatiba mugimendu modernoaren oinarria bilakatuz[3]. Aurretik beste kooperatiba batzuk sortuak izan arren, Rochdaleko Aitzindariena gizarte-kooperatiben prototipoa bihurtu zen Britainia Handian.
Aitzindariak ospetsuak dira Rochdaleko Printzipioak diseinatzeagatik, eta beraien lankidetza-printzipio multzoa, mundu osoko kooperatibek gaur egun arte funtzionatzen duten printzipioen oinarria izan ziren. Rochdaleko Aintzindariak erabilitako eredua, ekonomia kooperatibako ikerketen iturri izan da[4].
Elkartearen historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rochdale ehungintzan oinarritutako manufakturako hiria zen, eta industria iraultzagatik langabezia handitu egin zen. Mendeetan zehar, Rochdale flanelaren fabrikazio zentro bat izan zen, baina XIX. mendearen hasierako hamarkadetan, ehularen eskulangileek merkatuen galera pairatu zuten, prezio baxuagoko produktuengatik eta Ameriketako merkatuaren beherakadagatik, tarifa politiken ondorioz[5].
Rochdaleko haserre nagusia ehularien artean zentratu zen. Lan ezinegonagatik 1808an eta 1829an greba bortitzak egin ziren, eta gertaeren larriaren ondoren, tropak Rochdalen mantendu ziren 1846 arte.
Aitzindarien ondorengo arrakastarako, funtsezkoa izan zen 1830an hirurogei ehularik sortu zuten "Rochdaleko lagun arteko elkarte kooperatiboa" (Rochdale Friendly Co-operative Society)[6]. Elkarteak, 1833tik 1835era denda txiki bat ere izan zuen, eta bertako partaide batzuk ondoren Aintzidari izango ziren.
Beste modu batera esanda, Rochdaleko Aintzindarien 1844ko arrakasta, magikoa iruditu arren, atzera begiratuz gero hamarkadetako lan gogorraren, porroten eta etsipenen emaitza izan zen.
Hogeita zortzi bazkide
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitzindariek 1844an eratu zuten taldean 28 bazkide zeuden. Erdiak inguru Rochdaleko ehuleak ziren, eta Industria Iraultzaren mekanizazioak gero eta langile trebeagoak pobreziara behartzen zituenez, beraien artean elkartzea erabaki zuten. Janaria erosteko diruz larri ibiltzen zirenez, premiak eraginda denda bat irekitzea pentsatu zuten.[7]
Aldez aurretik lankidetzan egindako huts egitearen ikasgaiak kontuan hartuta, Rochdaleko Printzipioak ospetsuak adostu zituzten, eta lau hilabetetan pertsona bakoitzeko £ 1 biltzeko ahalegina egin zuten, guztira 28 librako kapitala lortuz.[8] 1844ko abenduaren 21ean ireki zuten denda apal bat, gurina, azukrea, irina, oloa eta kandela batzuk eskainiz.
Hiru hilabeteko epean, aukeraketa zabaldu egin zuten tea eta tabakoa gehituz, eta laster bilakatu ziren ezagun kalitate handiko produktuak saltzen zituztelako.
Kooperatiben garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1900. urterako, Britainia Handiko kooperatiba mugimendua 1.439 kooperatiba izatera igaro zen, Erresuma Batuko ia eremu guztietara hedatuz[9].
Rochdale kooperatiba mugimenduko artxiboa Tokiko Ikaskuntzen egoitzan dago, Rochdale Boroughwide Cultural Fundazioan. 1991. arte Aitzindarien Kooperatiba Elkarteak modu independentean jardun zuen merkataritzan, izen aldaketa txiki batzuk izan arren.
1991n ordea, Elkarteak Manchesterren kokatutako Kooperatiba Talde hibrido nazionalera bideratu zuen bere jarduera.
Rochdaleko Aitzindarien printzipioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1844ko hasiera hartan, Aitzindariek gaur egun ”printzipioak” deitzen diegun multzo garbiari "objektuak" deitzen zizkieten.
Elkartearen objektuak, arauetan "Legea Lehenik" bezala ziren ezagunak, honako hauek zirela[10]:
Zazpi printzipioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elkartearen objektuak eta egitasmoak onura ekonomikoa lortzeko, eta bazkideen egoera soziala eta etxekoa hobetzea dira, libra bateko akzioetan nahiko kapital pilatuz, honako egitasmoak martxan jartzeko.
- Hornidurak, arropak eta abar saltzeko denda bat ezartzea.
- Etxebizitzak egin, erosi edo eraiki, elkar lagundu ahal izateko beren etxeko eta giza egoera soziala hobetzea nahi dutenei, bertan bizitzea ahalbidetuz.
- Elkarteak erabaki dezakeen artikuluak ekoizten hastea, enplegurik gabe egon daitezkeen bazkideentzat, edo beren soldatetan murrizketak jasateagatik sufritu dezaketen bazkideentzat.
- Elkarte honen kideentzako onura eta segurtasun gehiago lortzeko, Elkarteak lursail bat edo hainbat lursail erosi edo alokatu beharko ditu, lanik gabe egon daitezkeen kideek edo beren lana gaizki ordainduta dutenek lur horiek landatzeko.
- Ahalik eta bideragarria den lasterren, Elkarteak botereak antolatu beharko ditu ekoizteko, banatzeko, hezkuntzarako eta gobernurako, edo beste hitz batuekin adierazita, auto-lagundutako interes bateratuen kolonia bat ezarri, edo beste elkarte batzuei lagundu horrelako koloniak ezartzen.
- Soiltasuna sustatzeko, komeni den agudoen hotel apal bat irekiko da Elkartearen etxeren baten.
Printzipioen eredua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Printzipioek garrantzi handia izan dute kooperatiba modernoen ulermenean eta garapenean[11]. Elkartea existitzen ziren kooperatibetatik bereizi egin zen Printzipioekin, klase sozial, diru-sarreren maila, arrazaren edo bestelako banaketa sozial, politiko, erlijioso eta ekonomikoen arabera definitu gabeko sozietate bat ezarriz.
ICAren eguneraketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu mailako mugimendu kooperatibo modernoek, bereziki Nazioarteko Aliantza Kooperatiboak (International Co-operative Alliance[12]), hainbat aldiz hartu dituzte Rochdaleko Printzipioak oinarritzat. ICAk 1937an hartu zituen lehenengoz, eta 1966an zein 1995ean garatu egin zuen bertsio eguneratua.
Rochdaleko printzipioak, 1995eko ICA berrikuspenaren arabera, honela laburbildu daitezke.
Bazkide borondatezkoa eta irekia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rochdaleko lehen Printzipioak dio kooperatiba-elkarteek bazkide irekia eta borondatezkoa izan behsar dutela. ICAren Kooperatiben Identitateari buruzko adierazpenaren arabera, "Kooperatibak borondatezko erakundeak dira, beren zerbitzuak erabili ahal izateko eta bazkideen erantzukizunak onartzeko prest dauden pertsona guztiei irekiak, sexu, gizarte, arraza, politika edo erlijio bereizkeriarik gabe. "
• Anti-diskriminatzaileaSozialki diskriminatzea pertsonen arteko bereizketa egitea da, gizarte klasea edo kategoria oinarri hartuta. Gizarte-bereizkeriaren adibideen artean, arraza, erlijio, sexu, orientazio sexual, ezintasun eta etnia diskriminazioa daude. Rochdaleko lehen printzipioa betetzeko, kooperatiba-elkarteak ez lioke eragotzi beharko arrazoi hauetakoren bategatik, parte hartzeko prest dagoen inori. Hala ere, horrek ez du debekatzen kooperatibak bazkide izateko oinarrizko arrazoi garrantzitsuren bat den araua ezartzea, esate baterako, eremu geografiko jakin baten bizi, edo bazkide izateko sarrera-kuota ordaintzea, beti ere irizpideak betetzen dituzten pertsona guztiek aukeratu ahal izango badute.[13]
• Motibazioak eta sariak
Kooperatiben borondatezko izaera kontuan hartuta, bazkideek parte hartzeko arrazoiak behar dituzte. Pertsona bakoitzaren motibazioak bakarrak izango dira, kooperatiba batetik bestera aldatuz, eta askotan honako hauek konbinatuko dira:[14]
- Finantzarioak - Kooperatiba batzuek bazkideei abantaila ekonomikoak emateko gai dira.
- Bizi-kalitatea - Komunitateari kooperatiba baten bidez zerbitzatzea. Zerbitzua egiteak norberaren bizitza hobetzen duelako da hori izanik, agian, boluntariotzarako motibazio garrantzitsuena. Jendeak beste pertsona batzuekin izanez lortzen dituen onurak eta balioak barneratuko lituzke, aktibo egoteaz gain, batez ere bizitzako beste arloetan hain garbi ez dagoen gizartean.
- Altruismoa - Batzuk boluntarioak izan, beste batzuen mesederako.
- Betebeharra - Batzuek komunitatean parte hartzea herritartasunarekin lotzen den erantzukizun gisa ikusten dute. Kasu honetan, agian ez dira beren burua boluntario gisa deskribatzen.
- Karrera-esperientzia - Boluntariotzak karrerako irtenbideak gehitu ditzakeen esperientziak eskaintzen ditu.[15]
Bazkideen kontrol demokratikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rochdaleko bigarren Printzipioak dio kooperatiba-sozietateek bazkideen kontrol demokratikoa izan behar dutela. ICAk Kooperatiba Identitateari buruzko adierazpenaren arabera, "Kooperatibak bazkideek kontrolatutako erakunde demokratikoak dira, aktiboki parte hartzen dutenak beren politikak ezartzen eta erabakiak hartzen[16]. Ordezkari gisa hautatutako bazkideek, gizonezkoek zein emakumezkoek, kontrolaren erantzukizun hori hartzen dute. Lehen mailako kooperatibetan bazkideek boto eskubide berdinak dituzte (kide bat, boto bat) eta beste mailetako kooperatibak ere modu demokratikoan antolatuko dira."
Bazkideen partaidetza ekonomikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bazkideen partaidetza ekonomikoa kooperatiba-sozietateen ezaugarri bereizgarrietako bat da, eta Rochdaleko hirugarren printzipioa osatzen du ICAk Adierazpen Kooperatiboaren gaineko adierazpenean. ICAren arabera, kooperatibetan “bazkideek ekitatez laguntzen dute, eta demokratikoki kontrolatzen dute beren kooperatibako kapitala. Kapital horren zati bat, gutxienez, kooperatibaren jabetza komuna izan ohi da. Bazkideek normalean kalte-ordaina mugatua jasotzen dute, bazkide baldintza gisa harpidetutako kapitalagatik. Bazkideek, helburu hauetakoren bat edo batzuetarako soberakinak esleitzen dituzte : beren kooperatiba garatzea, agian erreserbak eratuz, horien zati bat banaezina izango litzateke; bazkideei onura kooperatibarekin egindako eragiketen arabera. Eta kideek onartutako beste jarduera batzuei laguntza emateko” Printzipio hori, bere osotasunean, osagai ugaritan zatitu daiteke.
• Kontrol demokratikoa
Printzipio honen lehenengo zatian, honako hau dio: “Bazkideek era ekitatiboan laguntzen dute, eta demokratikoki kontrolatzen dute, beren kooperatibako kapitala. Kapital horren zati bat kooperatibaren jabetza komuna izan ohi da” Horrek kooperatibaren gaineko kontrol demokratikoa eta bere kapitala nola erabiltzen den zehazten du.
• Bazideen kalte-ordainei eta soberakinen erabilera egokiari buruzko mugak
Printzipioaren bigarren zatian, bazkideak kooperatiba batean inbertitutako fondoak nola ordaintzen diren, eta soberakinak nola erabili behar diren aztertzen da. Irabazi asmorik gabeko korporazioak ez bezala, kooperatibak enpresa sozialaren forma dute. Hori kontuan hartuta, gutxienez hiru helburu daude kooperatiba batek soberakinak erabili edo banatzerakoan:
- Bazkideek, oro har, kalte-ordaina mugatua jasotzen dute, bazkide baldintza gisa harpidetuta.
- Kooperatiba garatzea, erreserbak eratuz. Horietako zati bat banaezina izango litzateke; bestela esanda, soberakina kooperatiban berriz inbertitu daiteke.
- Bazkideei onura egin kooperatibarekin egindako transakzioen proportzioan, esate baterako, kontsumitzaileen kooperatiba batek erosketetan oinarritutako dibidenduak ordaintzea erabaki dezake.
- Bazkideek onartutako beste jarduera batzuei laguntza ematea.
Autonomia eta independentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rochdaleko laugarren Printzipioak dio kooperatiba-elkarteek autonomoak eta independenteak izan behar direla. ICAren Kooperatiba Identitateari buruzko adierazpenaren arabera, "kooperatibak bere bazkideek kontrolatutako erakunde autonomoak dira. Beste erakunde batzuekin hitzarmenak lortzen badituzte, gobernuak barne, edo kapitala kanpoko iturrietatik jasotzen badute, bazkideek kontrol demokratikoa bermatzen duten eta kooperatibaren autonomia mantentzen duten baldintzetan egingo dute."
Hezkuntza, prestakuntza eta informazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rochdaleko bosgarren Printzipioen dio kooperatiba-sozietateek hezkuntza eta prestakuntza eskaini behar dizkietela bazkide eta herritarrei. ICAk Kooperatiba Identitateari buruzko adierazpenaren arabera, "kooperatibek hezkuntza eta prestakuntza eskaintzen dizkiete kideei, hautetsiei, zuzendariei eta langileei, kooperatiben garapenean eraginkortasunez lagundu dezaten. Herritarrei, batez ere gazteei eta iritzi arduradunei, lankidetzaren izaera eta onurei buruz informatzen dizkiete. "
Kooperatiben arteko lankidetza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rochdaleko seigarren Printzipioak kooperatibek elkarlanean aritzen direla dio. ICAren Kooperatiba Identitateari buruzko adierazpenaren arabera, "kooperatibek bazkideei modu eraginkorrean zerbitzatzen diete, eta kooperatiba mugimendua indartzen dute tokian tokiko, estatuko, eskualdeko eta nazioarteko egituren bidez elkarrekin lan eginez."
Komunitatearekiko konpromisoa[17]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rochdale Printzipioetako zazpigarrenak dio kooperatiba-elkarteek konpromisoa izan behar dutela beren komunitateekin. ICAren Kooperatiba Identitateari buruzko adierazpenaren arabera, "kooperatibek beren komunitateen garapen iraunkorraren alde lan egiten dute bazkideek onartutako politiken bidez."
Rochdaleko Aitzindarien museoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rochdaleeko Aitzindarien Museoa, abian jarri zen 1844ko abenduaren 21ean merkataritza negozioan zegoen eraikinean dago. Museoa kooperatiba mugimendu modernoaren sorlekutzat hartzen da.[18]
Museoak jatorrizko dendaren aisialdia biltzen du, bere altzariak, eskalak, dendan saltzen ziren elementuak eta abar biltzen dituena.
Gainera, museoak kooperatiben mugimenduak emakumeen eskubideetan, pobrezian, bidezko merkataritzan eta gizarte erreforma hezkuntzan duen eragina transmititzen du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Rochdale Society of Equitable Pioneers. 2019-10-29 (Noiz kontsultatua: 2019-12-05).
- ↑ (Ingelesez) Consumers' co-operative. 2019-11-03 (Noiz kontsultatua: 2019-12-05).
- ↑ «Rochdale Society Of Equitable Pioneers | Encyclopedia.com» www.encyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-05).
- ↑ Otra economía es posible : cultura y economía en tiempos de crisis. Alianza 2017 ISBN 978-84-9104-686-8. PMC 1010703053. (Noiz kontsultatua: 2019-12-05).
- ↑ Fairbairn, Brett, 1959-. (1994). The meaning of Rochdale : the Rochdale Pioneers and the co-operative principles. Centre for the Study of Co-operatives, University of Saskatchewan ISBN 0-88880-317-6. PMC 37341097. (Noiz kontsultatua: 2019-12-05).
- ↑ «Rochdale Pioneers & Early Cooperation | Co-op Mastery» u.osu.edu (Noiz kontsultatua: 2019-12-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Holyoake, George Jakob. (1973). Historia de los pioneros de Rochdale. , 132 or. ISBN 978-84-500-5946-5..
- ↑ (Ingelesez) How Rochdale Pioneers changed commerce forever. (Noiz kontsultatua: 2010).
- ↑ Limited, Palgrave Macmillan.. (2015). British Working Class Movements. Palgrave Macmillan Limited ISBN 978-1-349-86219-1. PMC 1083467180. (Noiz kontsultatua: 2019-12-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Los Pioneros de Rochdale. (Noiz kontsultatua: 21.12.2019).
- ↑ Economía social y cooperativismo. (1a. ed. argitaraldia) Lex Nova 2006 ISBN 84-8406-257-0. PMC 434179841. (Noiz kontsultatua: 2019-12-05).
- ↑ «International Co-operative Alliance | ICA» www.ica.coop (Noiz kontsultatua: 2019-12-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Una empresa de personas: Arizmendiarrieta y las cooperativas de Mondragón. Fun. Emmanuel Mounier, 124 or. ISBN 9788415809340..
- ↑ (Ingelesez) MacLeod, Greg. (1991). From Mondragon To America - Experiments In Community Economic Development. Tompkins Institute, Cape Breton University, 185 or. ISBN 978-0-920336-53-1..
- ↑ (Ingelesez) Report Of Proceedings Of The Cooperative Congress. Palala Press, 480 or. ISBN 1343425050..
- ↑ (Gaztelaniaz) Irizar, Iñazio. (2005). Empresa cooperativa y liderazgo. Mondragon Unibertsitatea, 398 or. ISBN 84-6080271-N..
- ↑ (Ingelesez) MacLeod, Greg. (1995). How To Start A Community Enterprise - A Personal Approach. Tompkins Institute, Cape Breton University, 80 or. ISBN 978-0-973682-2-5..
- ↑ (Ingelesez) The Co-operative Heritage Trust. (Noiz kontsultatua: 22.12.2019).