Ray Kroc
Ray Kroc | |
---|---|
(1976) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Raymond Albert Kroc |
Jaiotza | Oak Park, 1902ko urriaren 5a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Oak Park |
Heriotza | San Diego, 1984ko urtarrilaren 14a (81 urte) |
Hobiratze lekua | El Camino Memorial Park (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia |
Familia | |
Aita | Alois Kroc |
Ezkontidea(k) | Joan Kroc (en) (1968 - 1984) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Oak Park and River Forest High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | jatetxe-jabea, enpresaburua, idazlea, saltzailea eta ekintzailea |
Enplegatzailea(k) | Prince Castle (en) McDonald's Lily-Tulip Cup Company (en) American Red Cross (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
Raymond Albert Kroc (Oak Park, 1902ko urriaren 5a – San Diego, 1984ko urtarrilaren 14a), Ray Kroc izenez ezagunagoa, estatubatuar enpresaburua izan zen. 1954an Richard eta Maurice McDonald anaiekin elkartu zen McDonald's hanburgesa jatetxearen hedapen nazionala gainbegiratzeko, eta 1961ean enpresaren kontrol osoa hartu zuen azkenean. McDonald's-en sortzailea ez den arren, bere hazkuntzaren arduraduna da jatetxe kopuruko janari lasterreko lehen katea izan arte. [1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ray Kroc 1902ko urriaren 5ean jaio zen Oak Park-en, Illinois-en (Estatu Batuak), langile klaseko txekiar etorkinen familia batean. Lehen Mundu Gerran bere adina faltsutu zuen Gurutze Gorrian anbulantziak gidatzeko ikastaro bat egiteko, eta bertan orduan ezezaguna zen Walt Disney batekin bat egingo zuen, baina ez zuten inoiz frontera bidali. [2] Batxilergotik haratago prestakuntza akademikorik gabe, negozio ezberdinetara dedikatu behar izan zuen eta 1930eko hamarkadan paperezko edalontzien handizkako salmentan espezializatu zen. Geroago, bere salmenta-enpresa sortu zuen, Prince Castle Sales, eta jatetxeetarako esne-irabiaki-makinak merkaturatzen hasi zen. [1] Ez zuen negozio arrakastarik izan 52 urte zituen arte, McDonald's frankiziatua martxan jarri zuenean.
Maila pertsonalean, Ethel Fleming-ekin (1922-1961) eta Jane Dobbins-ekin (1963-1968) ezkondu zen, biengandik dibortziatuz. [3] 1969an bere hirugarren emazte Joan Kroc-ekin ezkondu zen, berarekin ez zen inoiz banandu eta hari bere dirutza osoa emango zion. Biak Beverly Hillseko jauregi batean bizi ziren eta geroago La Jollan, San Diegon. [1]
Politikoki, Alderdi Errepublikanoaren alde egin zuen beti. 1972an, 255.000 dolar eman zizkion Richard Nixonen berriro hautatzeko kanpainari. Harrison A. Williams senatariak salatu zuen dohaintza horrekin gutxieneko soldatari buruzko lege proposamen bat ekiditeko asmoa zuela. [4] Bere filantropismoagatik ere nabarmendu zen: gaixotasunen ikerketarako dirua eman zuen, eta 1974an Ronald McDonald Children's Foundation-aren sorrera bultzatu zuen. Bere emaztea Joan Kroc-ek 200 milioi dolar baino gehiago utzi zizkion ondaretik NPR irrati publikoari. [5]
Ray Kroc-en azken urteak bihotzeko batek eta alkoholismoaren errehabilitazioak markatuak izan ziren [1] Enpresaburua San Diegoko ospitale batean hil zen 1984ko urtarrilaren 14an, 81 urte zituela, bihotz-gutxiegitasunaren biktima, eta Sorrento Haraneko El Camino hilerrian lurperatu zuten. Bere ondasuna 500 milioi dolar baino gehiagokoa da. [1]
2016an, The Founder film biografikoa estreinatu zen, John Lee Hancock-ek zuzendua eta Michael Keaton-ek Kroc antzezten duena. Istorioa enpresaburuak McDonald's zabaltzeko eta bere sortzaileei negozioaren kontrol osoa kentzeko egindako mugimenduetan oinarritzen da. [6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e «Ray A. Kroc dies at 81; Built McDonald's Chain» The New York Times 15 de enero de 1984.
- ↑ «The Fast Food Factory» BBC.
- ↑ «Biography of Ray Kroc» Simply Knowledge.
- ↑ The Mc Donald’s Man: What Ray Kroc Hath Wrought Around the World – Vol. 3 No. 19. 19 de mayo de 1975.
- ↑ Kroc Leaves NPR Record Gift. 6 de noviembre de 2003.
- ↑ La historia del hombre que se apropió del McDonald's y «fundó» un negocio multimillonario. 10 de marzo de 2017.